Mal irakasleak
IRANTZU ALVAREZ GONZALEZ
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- irantzu.alvarez@ehu.eus
Topografian Ingeniari Teknikoa (2001), Geografian Lizentziatua (2005) eta UPV/EHU-ko Doktore 'GIS Industriala: Industria garatu eta kudeatzeko tresna. Arabako kasua' izeneko tesiarekin. UPV/EHU-ko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean irakaslea da 2007-tik Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan zuzendariordea izan da eta, gaur egun, Ingeniaritza Zibileko 4. mailako koordinatzailea da eta UPV/EHU-ko berezko master baten koordinatzailea.
Ikerkuntza lerro nagusiak Teknologia Geoespazialen aplikazioan oinarritzen da hainbat jakintza arlotan: alde batetik, hiri eta gizarte azterketetan eta bestetik, erliebearen forma eta konposizioaren azterketan. Horretarako Geografia Informazioko Sistemak (GIS), Building Information Modeling (BIM) metodologia, CAD programak, laser-eskaner teknologia, 3D modelaketa eta LiDAR teknologia erabiltzen ditu. Hogei ikerkuntza proiektu eta kontratuetan parte hartu eta dozena bat artikuluren egilekide da.