Arazoak konpontzeko garrantzizko datuak bildu eta interpretatzeko eta justifikatzeko gai izatea, alderdi teknikoak, zientifikoak edo legeen ingurukoak kontuan hartuz.
Egungo edo etorkizuneko meatze sektoreari lotutako eredu ekonomikoak aztertu eta ebaluatzea.
Eraginkortasunez, argi eta anbiguotasunik gabe, entzule mota guztiei (espezializatuak izan edo ez) komunikatzen eta aurkezten jakitea ezagutzak, ondorioak edo horien oinarri diren arrazoiak.
Meatzeen eta energiaren sektoreak ingurumenean duen eragina ebaluatzea, garapen iraunkorraren eta ingurune profesional arduratsu baten ikuspegitik.
Meatzeen eta/edo energiaren industriari lotuta konponbideak ematea eta horiek ebaluatzea, berrikuntzari, ekintzailetzari eta kudeaketa sistemei lotutako ikerketa eremuan.
Meatzeen ingeniaritzari lotuta arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuz, eta sormena eta arrazoiketa kritikoa erabiliz.
Meatzeen ustiapenak ulertzeko gaitasuna edukitzea, eta produktuak, sistemak eta prozesuak diseinatu, garatu, inplementatu, kudeatu eta hobetu edo optimizatzea.