BEÑAT ARTETXE ARRETXE
- Ezagutza arloa
- Kimika Ez-organikoa
- Saila
- Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- benat.artetxe@ehu.eus
Beñat Artetxe (1986), Kimikan Lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. Sari Berezia eta Hezkuntza Ministeritzaren “Unibertsitateko bikaintasun akademikoa saritzeko planean” Aipamen Berezia) eta Material Berriak Masterra (promozioko ikasle onenaren saria), 2014an bukatu zituen doktorego ikasketak (Sari Berezia eta Nazioarteko Doktorea). Garai honetan, ikerkuntza egonaldi laburra burutu zuen Goodyear Polymer Center, The University of Akron, USA. Horren ostean, doktorego-ondoko ikertzaile bezala aritu zen Kimika Ez-organikoa sailean (UPV/EHU) eta BCMaterials-en. 2016tik hona, irakaskuntza eta ikerkuntza lanak uztartzen ditu Lan Kontratupeko Unibertsitateko Irakasle postuan.
Azken 6 urteotan, 2 liburu kapitulu eta 30 artikulu zientifiko argitaratu ditu Web of Science-en indexatutako aldizkarietan. Ekarpen ezberdinak egin ditu nazioarteko dozenaka kongresutan; zenbait ikerkuntza proiektutan hartu du parte; ohikoa da zientzia dibulgaziorako ekintzetan; doktorego tesiak ebaluatzeko 2 epaimahaietan egon da; eta zuzendari lanetan aritu da, doktorego tesi batean, 9 Gradu Amaierako Lanetan eta 4 Master Amaierako Lanetan. Bere ikerketa lerro nagusia kluster ez-organikoen (polioxometalatoak) sintesi eta ezaugarritzean (bereziki, X-izipien difrakzioa kristal bakunean, fotolumineszentzia, argi-dispertsio bidezko teknikak) oinarritzen da eta baita berauen funtzionalizazioan ere.