Gaia

XSLaren edukia

SONIA PEREZ YAÑEZ

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
sonia.perez@ehu.eus

Kimikan lizentziatua (2007) eta doktorea (2012; Sari berezia) UPV/EHUn. 2016ko irailetik irakasle atxikia, eta 2022tik irakasle agregatua Farmazia Fakultateko Kimika Organiko eta Ez-organikoa Saileko Kimika Ez-organikoaren arloan.

Irakaskuntzari dagokionez, nomenklatura kimikoko liburu baten (euskara/gaztelania), euskarazko nomenklaturari buruzko OCW baten eta irakaskuntzako eta zientzia-dibulgazioko zenbait artikuluren egilekidea da. Halaber, Hezkuntza Berrikuntzarako 3 Proiektutan parte hartu du. 25 Gradu Amaierako Lan zuzendu ditu (17 Kimikan, 7 Ingurumen Zientzietan eta 1 Farmazian), 4 Master Amaierako Lan eta Doktorego Tesi 1 (2 tesiren zuzendarikidea da). Lan hori guztia kontutan izanda DOCENTIAZ programan (2014-2019) bikain kalifikazioa jaso du.

Ikerketa-jarduerari dagokionez, 70 artikulu zientifiko (h indizea = 26), 4 liburu kapitulu eta 2 patenteren egilekidea da. Bere ikerketa-ildoak material metal-organiko porotsuen diseinuan, sintesian eta ezaugarriketan oinarritzen dira. 14 ikerketa-proiektuetan (horietako 2tan IP izanik) aritu da eta 50 ekarpenetik gora egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan, gehiengo hauen ardatza material metal-organiko porotsuen garapena izanik. Era berean, ikerkuntzako 2 seiurteko ditu (2008-2013, 2014-2019).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak