Gaia

XSLaren edukia

Materialak Birziklatzea

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honetan gaur egun sortzen diren material metalikoen, zeramikoen, polimerikoen eta beraien arteko nahasketen hondakinen ezaugarriak, jatorriak eta kantitateak aztertzen dira, baita beraiei dagozkien legedi-alderdiak ere. Era berean, egungo materialen birziklapenaren ikuspegi orokorra ematen da, maila industrialean eta zientifikoan, erabili ohi diren teknologiak deskribatuz eta birziklagaitzak diren material-korronteentzako aukerak eta irtenbideak proposatuz.



IRAKASKUNTZA METODOLOGIA:

Klase magistralak, gela-praktikak, mintegiak, laborategi-praktikak (birziklapen kimikoa, pirolisia/gasifikazioa) eta landa-praktikak (Gaiker, Aurubis Berango edota Papresa bezalako enpresak bisitatuz) konbinatu ohi dira irakasgai honetan. Irakasgaia 3 ECTS-koa da eta horrek suposatzen ditu irakasleon 30 h-ko dedikazioa eta ikasleon 45 h-ko lan pertsonala. Irakasleokin partekatutako orduak hurrengo moduan banatzen dira:

Klase magistralak: 15 h

Mintegiak: 2 h

Gela-praktikak: 2 h

Laborategi-praktikak: 3 h

Landa-praktikak: 8 h

Honez gain, ikasleon lan pertsonalean hurrengo jarduerak jorratuko dira:

- Klase magistraletan irakatsitako edukien ikasketa, bereganatzea eta berrikustea

- Laborategi eta landa-praktiken txostenen idazketa

- Irakasleok proposatutako gaien eta jardueren garapena



IKASKUNTZA BALIABIDEAK:

Klase magistralak arbelan idatzitako garapen teorikoen eta sistema multimedien bidezko aurkezpenen bitartez bideratuko dira. Laborategi-praktiketan Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzako Saileko laborategietan dagoen ekipamendua erabiliko da (labeak, erreaktoreak, analisi kimikoko makineria, etab.)



EBALUAZIO IRIZPIDE ETA METODOAK:

Irakasgaiaren zehar ikasleon gertuko segimendua egingo da eta beraien formakuntza hurrengo ildoen arabera ebaluatuko da:

- Gelan azaldutako jarduera eta parte-hartzea

- Norberak ebatzitako ariketak, galderak eta kasu praktikoak

- Laborategi eta landa-praktiken txostenak

Klase, laborategi eta landa-praktiketara agertzea derrigorrezkoa da. Ez-agertzeak justifikatuak izango dira eta beti ere ordu kopuru totalen %25-etik beherakoak izango dira. Azkenean, idatziko azterketa ere egingo da, teoria eta ariketez osatua, ohiko deialdian edota ez-ohiko deialdian dagozkion egunetan.

Nota finala hurrengo moduan kalkulatuko da:

- Klase, laborategi eta landa-praktiketara agertzea eta parte hartzea: %15

- Laborategi eta landa-praktiken txostenak: %25

- Irakaslegoak proposatutako gaien / jardueren garapena: %60

Irakasgaia gainditu ahal izateko, aipatutako hiru jarduerak gainditu behar dira.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ACHA PEÑA, ESTHEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoaesther.acha@ehu.eus
CABALLERO IGLESIAS, BLANCA MARIAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Kimikoablancamaria.caballero@ehu.eus
LOPEZ URIONABARRENECHEA, ALEXANDEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngurumenaren Teknologiakalex.lopez@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
IM8-Conocer los principios y mecanismos que rigen los procesos de deterioro de materiales así como los métodos para combatirlos20.0 %
IM9-Conocer los volúmenes, orígenes y características de las corrientes de residuos de materiales, así como las tecnologías y alternativas para el reciclado de los mismos80.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala152338
Mintegia246
Gelako p.235
Laborategiko p.336
Landa p.81220

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak5.040 %
Eskola magistralak38.040 %
Gai bat idatziz garatzea6.040 %
Laborategiko praktikak6.040 %
Landa praktikak20.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Garatu beharreko galderak40.0 % 60.0 %
Lan praktikoak60.0 % 40.0 %

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Honi dagozkion azalpenak masterraren weborrian agertzen dira:

http://www.ehu.eus/es/web/masteringenieriamaterialesavanzados/egutegia-eta-ordutegia <br /><br /> <br /><br />

Irakasgai-zerrenda

- Materialen birziklapenari sarrera

- Material metalikoen birziklapena

- Material zeramikoen birziklapena

- Material polimerikoen birziklapena

- Beste materialen edota korronte konplexuen birziklapena (pneumatikoak, ontziak, papera eta kartoia, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak –GEEH-)

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasgaiaren edukien aniztasuna eta birziklapen-arloaren baitako aldakortasunaren ondorioz ez dago inolako derrigorrez erabili beharreko materialik. Erabilera orokorreko bibliografia eta interneteko helbideak aipatuko dira irakasgaiaren zehar.



Oinarrizko bibliografia

- Hamid, S.H., Handbook of Polymer Degradation Ed. CRC Press. 2000

- Lund H.F. The McGraw-Hill Recycling Handbook. Ed McGraw Hill. 2001

- Rade C.P., Baldwin S.D., Cornell D.D., Sadler G.S., Stockel R.F. Plastics, Rubber and Paper

Recycling. ACS Symposium Series 609. 1995

- Brandrup J., Bittner M., Michaeli W., Menges G., Recycling and Recovery of Plastics. Ed. Hanser.

1996

- Castells X.E. Reciclaje de Residuos Industriales. Ed. Diaz de Santos. 2009

- Tchobanoglous G., Kreith F., Handbook of Solid Waste Management. Ed McGraw-Hill. 2002

- Natalie Rudolph, Raphael Kiesel, Chuanchom Aumnate. Understanding Plastics Recycling:

Economic,Ecological, and Technical Aspects of Plastic Waste Handling. Ed. Hanser. 2017

- Santos Esteban S., Cornago Ramírez P., Cabildo Miranda M.P. y otros. Reciclado y Tratamiento de Residuos. Ed. U.N.E.D. 2008

- Seoanez Calvo M. Tratado de reciclado y recuperación de productos de los residuos. Ed Mundi-Press. 2000

- Ferrando Sánchez, M. Gestión y minimización de residuos. Ed. Díaz de Santos. 2009

Estekak

http://www.ecoembes.com/es/Paginas/portada.aspx



http://www.signus.es/



http://www.tnu.es/



http://www.isrcer.org/



http://www.plasticseurope.org/



http://www.relec.es/relec/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak