Breadcrumb

Masters-claves-psicologia-individuo-grupo-organizacion-cultura

Masterraren gakoak

Masterrak gizabanakoen, taldeen, erakundeen eta kulturaren psikologia ikerketa jorratzen du. Bere xedea da gizarteak Gizarte Zientzien eta Osasun Zientzien arloetan dituen beharrak asetuko dituzten ikerketak garatzea, doktorego tesi bat osatzeko helburuarekin gehienbat.

Programak psikologiaren arlo ezberdinetako prestakuntza aurreratua eskaintzen du: oinarrizkoa, ebolutiboa, klinikoa, metodologia, soziala eta erakunde mailakoa; gizabanakoa, taldea, erakundea eta kultura maila anitzeko analisien ezagutzan jarriz bere arreta.

Psikologia Doktorego Programarako sarbide zuzena eskaintzen du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

36

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Psikologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
RODRIGUEZ SAN JUAN, GABRIEL

Idazkaritza :
Sara Isabel Llanos García

943018248

Masters-4-razones-psicologia-individuo-grupo-organizacion-cultura

4 arrazoi master hau aukeratzeko

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Psikologiaren arloko abangoardiako ikerketaren inguruko prestakuntza sendoa eta eguneratua lortzea.
  • Psikologiaren arloko lehiaketa ildo eta taldeen barneko prestakuntza.
  • Ebidentzian oinarritutako esku-hartze psikosozialen ebaluaziorako eskumenak lortzea osasun, klinika, gizarte eta erakunde psikologiaren arloetan. Esku-hartze psikologiko eta psikosozialeko proiektu eta programak diseinatzen jakitea, finantzazio-deialdi publiko eta pribatutan parte hartu ahal izateko.
  • Ebidentzian oinarritutako ezagutza psikologikoak entzule ezberdinen aurrean komunikatzen eta zabaltzen ikastea.

Masters-salidas-psicologia-individuo-grupo-organizacion-cultura

Aukera profesionalak

Irteera profesionalak

  • Ikerketa akademikoa Psikologiaren arlo ezberdinetan.
  • Ebidentzian oinarritutako esku-hartze proiektu eta programak garatzea.
  • Ebidentzian oinarritutako esku-hartzeak ebaluatzea ondoko arloetan: hezkuntza, osasuna, klinikoa, taldeak eta erakundeak.
  • Prestakuntzarako, ikerketa eta esku-hartze psikologikoak, psikosozialak eta erakunde arlokoak diseinatu eta gauzatzeko aholkularitza profesionala.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak