presentacion-master-ingenieria-sistemas-empotrados

Masterraren Gakoak

Master hau Donostiako Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatzen dute (UPV/EHUren Gipuzkoako campusa). Lan mundura bideratutako masterra da, eta helburu du sistema txertatuen ingeniaritzaren arloan (Embedded Systems) dagoen profesional espezializatuen eskaerari erantzutea.

Oro har, sistema txertatu bat da honako hauek guztiak dituen sistema bat: zirkuitu elektroniko guztiak (hau da, hardwarea: memoriak, DSPak, helburu jakin baterako diseinatutako FPGAk, etab.), prozesadore bat edo gehiago (harekin lotutako programekin, softwarea), bai eta sistema behar bezala aplikatzeko behar diren elementu mekanikoak ere. Horrela, prestazio ugariko azken produktua lortzen da, nahiko kostu baxuan. Inguratzen gaituzten eta etengabe erabiltzen ditugun gailu askok (telefonoak, etxetresna elektrikoak, irratiak, garraiobideak…) eta gailu mediko askok dituzte sistema txertatuak.

Sistema horietan dauden prozesadore “ezkutuak” edo txertatuak ezaugarri espezifiko batzuk behar dituzten eginkizun jakin batzuetarako daude diseinatuta edo egokituta. Horrek bereizten ditu informazioa hainbat helbururekin prozesatzen duten xede orokorreko prozesadore eta konputagailuetatik.

Halaber, sistema txertatuak prozesu fisikoen eta horiek kontrolatzen dituzten konputagailuen artean elkarri eragiten dioten sistema ziber-fisikoen (CPS Cyber Physical Systems) parte dira, eta 4.0 Industrian garatu behar diren ildoekin lotuta daude.

Bestalde, master honek sektore elektronikoko enpresa eta ikerketa zentro ugarirekin batera lan egiten du, eta ikasleek enpresa eta zentro horietan egiten dute master amaierako lana. Gainera, Euskal Herriaren inguruko horietako enpresa gehienak biltzen dituen GAIA Telekomunikazioen klusterrak hasiera-hasieratik babestu izan du masterra.

Masterrak aukera ematen du doktorego programetara sartzeko, eta hautagaien profila zein den, beharrezkoa izan liteke ikasleak ikerketa metodologiei buruzko irakasgairen bat egin behar izatea.

Master honek Unibasq-en Prestakuntza Dualaren Zigilua du. Prestakuntza dualak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak enpresan eta unibertsitatean konbinatzen ditu.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

22

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

90

Iraupena

1,5 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

4.900 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea: Informatika Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
JODRA LUQUE, JOSE LUIS

4razones-master-ingenieria-sistemas-empotrados

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Sistema txertatuen diseinua lantzeko behar den hardwareari buruzko ezagutza ematen zaie profil informatikoagoa (softwarea) duten ikasleei.
  • Sistema txertatu mota honetan behar den softwareari lotutako prestakuntza jasotzen dute profil elektronikoagoa edo hardware profila duten ikasleek.
  • Ikasleek, master amaierako lana enpresa edo zentro teknologiko batean egiten duenean, benetako inguru profesional bat ezagutzen dute, hor lan egiten dute eta benetako arazoei egiten diete aurre sei hilabetean.
  • Sektoreko enpresek eta zentro teknologikoek master honen profila duten profesional asko eskatzen dituzte. Hori dela eta, enplegagarritasun tasa oso handia ari da izaten azken urteotan (% 90 ingurukoa).

salidas-master-ingenieria-sistemas-empotrados

Lan aukerak

  • Egresatuek hainbat aplikazioetarako sistema txertatuen diseinuan izaten dute lan aukera handiena.
  • Gure tituludunek bereziki I+G sailetan lan egiten dute, arlo hauetan:
    • Energia alternatiboak.
    • Garraioaren sektorea (horizontala, bertikala…).
    • Sentsoreen sarea, IOT, hari gabeko sistemak.
    • Multimedia, etab.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak