Irakasleak
ANE ZAPATERO MOLINUEVO
- Ezagutza arloa
- Espainiar Literatura
- Saila
- Filologia eta Historia
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ane.zapatero@ehu.eus
Deustuko Unibertsitatean Psikologiako lizentziatura (2012) amaitu ostean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Filologiako Gradua (Hispaniar Filologia) (2014) egin eta, azken unibertsitate honetan, Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak izeneko masterra egin zuen. 2016/2017 kurtsoan Eusko Jaurlaritzaren beka bat jazo zuen doktoretza ikasketak hasteko UPV/EHUko Letren Fakultatean. Bertan, Lope de Vegak idatzitako diptiko dramatiko bat (“Los Tellos de Meneses” eta “Valor, fortuna y lealtad de Los Tellos de Meneses” antzezlanek osatzen dutena, hain zuzen ere) aztertzen ari da, José Javier Rodríguez Rodriguez-ek zuzenduta. Harrezkero bere ikerketa komedia hauen inguruan ardaztu du (antzezlan hauen edizio kritikoa, iturrien eta harreraren ezagutza, etab.) nahiz eta Loperen ekoizpen dramatikoa eta Espainiako Urrezko Mendeko kultura gaitzat duten beste lan batzuk ere kaleratu dituen. Bekadun moduan Urrezko Mendearen inguruko hainbat kongresu eta jardunaldietara joandakoa da eta baita hizlari moduan ere nazioarteko zenbait biltzarretan parte hartu du. Berak prestatutako lehen edizio kritikoa, Loperen “La boba para los otros y discreta para sí” antzezlanarena, argitaratze prozesuan dago egun.