Ikasleak gai izatea literatura arloko ezagutzak eguneratzeko eta garatzeko, ikerlan dokumentatu eta originalen bitartez, literatura era honetan ulertuta: errealitatea ulertzeko, aldatzeko edo zabaltzeko oinarrizko baliabidea, batzuetan eragin handia duena gizartean, haren segmentu batzuetan edo haren bilakaera esparru batzuetan (hezkuntza, morala, hizkuntza...).
Ikasleak gai izatea literaturaren ikerketa zientifikorako behar diren tresna egokiak erabiltzeko: bibliografikoak, dokumentalak, teorikoak eta kritikoak.
Ikasleak gai izatea sakontzeko literaturaren azterketan oro har, eta literatura nazionalen azterketan bereziki, kontuan izanik nazioz gaindiko ikuspegiak eta ikuspegi konparatiboak.