MIGUEL LARRAÑAGA OLAGARAY
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- mikel.larranaga@ehu.eus
Mikel LarraƱaga Informatikan doktorea da (2012), Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak sailean dihardu irakasle agregatu gisa. Honako arlo hauetako ikasgaiak irakasten ditu gradu eta master mailetan: Programazioa, Software Ingeniaritza, Adimen Artifiziala eta Gomendio-sistemak.
2000 hamarkadaren hasieratik GaLan ikerkuntza-taldeko (https://galan.ehu.eus) kide da. Bertan, bere ikerketa-lana egiten du Hezkuntzarako Informatika diziplinarteko arloan. Funtsean, honako gai hauek landu ditu: ezagutzaren eskuratzea, ikaste-datuen analitika eta kontzeptu-mapak. Gaur egun, batez ere, honako gai hauetan ari da lanean: testuliburu elektronikoetatik, eta heuristikoak, ikaste automatikoa eta lengoaia naturalaren prozesamenduaren bidezko teknikez baliatuz, ikaste-domeinuaren sorkuntza erdiautomatikoa; ikaste-datuen analitika eta, gomendio-sistemak eta konfiantza-ereduak hezkuntzan.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatu izaera duen Adian ikerketa-taldeko kide da.