Irakasleak
JOSEBA MAKAZAGA ODRIA
- Ezagutza arloa
- Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
- Saila
- Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- joseba.makazaga@ehu.eus
Informatikan lizentziatua UPV/EHUn 1989 urtean, ondoren enpresa pribatuan aritua (1989-1992) analista-programatzaile gisara. Handik unibertsitatera itzuli eta 2007an Doktore tesia defendatu nuen, UPV/EHUko Ander Muruaren gidaritzapean.
Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala saileko kidea naiz, bai eta UEUko eta Elhuyarreko bazkidea ere.
Irakaskuntza:
Informatika Ingeniaritzako graduan hainbat irakasgaitan aritu izan naiz: Grafo Teoria, Konputagailu Bidezko Grafikoak, Zientziarako Konputazioa, Zenbakizko Konputazioa... KISA masterrean ere aritzen naiz.
Ikerkuntza:
Zenbakizko Integarazioaren alorrean kokatzen da nire ikerkuntza, eta Ander Muruak gidatutako taldean jarduten dut. Hainbat publikaziotan prestigiozko ikertzaileekin kolaboratu dut: J.M. Sanz-Serna (universidad de Valladolid - UVA), F. Casas (Universidad Jaume I of Castellon), S. Blanes (Universitat Politecnica de Valencia - UPV), P. Chartier (INRIA, Rennes) eta J. Laskar ( Observatoir de Paris and CNRS).
Kudeaketa:
Informatika Fakultateko dekanotza taldean idazkari lanetan jardun izan dut, eta KZAA saileko zuzendari ere izan nintzen.