Gaia
ELISABETE ALBERDI CELAYA
- Ezagutza arloa
- Matematika Aplikatua
- Saila
- Matematika Aplikatua
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- elisabete.alberdi@ehu.eus
Matematikan lizentziaduna eta doktorea. Bilboko Ingeniaritza eskolan (UPV/EHU) lortu zuen doktorautza, Matematika Aplikatua sailean. Doktorautza tesiaren izenburua: Ekuazio diferentzial zurrunak ebazteko zenbakizko metodoak. Elementu Finituen metodoaren diskretizazioaren aplikazioa.
Lea Artibai ikastetxean (Mondragon taldeko kooperatiba) egin zuen lana 1998-2011 epealdian. Bertan bigarren hezkuntzan (Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak) eta ingeniaritzan klaseak eman zituen. 2011tik Bilboko Ingeniaritza eskolako irakaslea da, Matematika Aplikatua sailean. Irakasten dituen irakasgaiak: Informatika, Aljebra eta Geometria, eta eredugintzarekin lotutako irakasgaiak graduan eta masterrean.
Hainbat ikerkuntza eta dibulgazio artikulu, zenbait liburu, kongresuetako aktak argitaratu ditu. Ikerketa egonaldiak egin ditu University Crete (Grezian), University Queensland (Australian), University KAUST (Saudi Arabian), Archimedes Center for Modeling, Analysis and Computation (Grezian), eta Pontificia Católica de Valparaison (Chilen). Applied Mathematical Modeling, Statistics, and Optimization (MATHMODE) ikerketa taldeko kidea da.