Mal irakasleak
ENERITZ ANAKABE ITURRIAGA
- Ezagutza arloa
- Kimika Organikoa
- Saila
- Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- eneritz.anakabe@ehu.eus
Zientzia Kimikoetan doktorea (UPV/EHU, 2005) eta UPV/EHUko Kimika Organikoa II saileko irakasle agregatua (2010). Doktore Tesia alkaloide isokinolinikoen sintesi estereokontrolatuan egin zuen D. Badía eta M.L. Carrillo Doktoreen zuzendaritzapean. La n horrek ikerkuntza taldearen barruan lerro berri bat ireki zuen, β-aminoalkohol kiralek lagundutako sintesis estereoselektiboaren arloan. Horretaz gain ikerkuntza lanak nonilfenolen sintesian eta biodieselen sintesirako transesterifikazio erreakzioan oinarritu dira. Azken urteetan ingurugiro kimikarekin erlazionaturiko proiektuetan lanean dihardu, konkretuki mikrokutsatzaile organikoen analisian. Horretaz gain, gaur egun irakaskuntza laborategietan sortzen diren hondakinekin erlazionatutako Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak bultzatutako proiektu batean lanean dihardu, hondakin horien sorrera minimizatzeko helburuarekin. Egun gradu amaierako eta master bukaerako zenbait lan zuzentzen ari da.