E1- Sekuentzia sintetikoak proiektatu eta garatzea, produktu kimikoak eraginkortasunez eta metodologiarik egokienak erabiliz lortzea.
E2- Arazo estrukturalak ebazteko teknika espektroskopikoak eta difrakziokoak aukeratu eta erabiltzea, erreaktibotasunaren jarraipenak egitea eta azterlan zinetiko eta mekanistikoei ekitea.
E3- Laborategiko esperimentuetan bere kasa lortutako datuak aztertu, eztabaidatu eta horien inguruko ondorioak ateratzea, teoria egokiekin erlazionatuz eta lehen mailako bibliografia iturriak erabiliz.
E4- Metalen eta konposatu organometalikoen erreaktibotasuna eta horien aplikazioa sintesian, erreaktibo eta katalizatzaile gisa, ulertzea.
E5- Sintesi estereo kontrolatuaren metodologia berriak ulertu eta aplikatzea.
G1-Sintesi Kimikoaren alderdi ezberdinei buruzko kontzeptu aurreratuak integratzea, eta testuinguru zabalago edo diziplina anitzekoen barruko ingurune berrietan arazoak ebazteko aplikatzea, ikerketaren eta industriaren esparruan.
G2-Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako ekimena garatzea, lantaldeak zuzenduz edo horietan esku hartuz.
G3- Laborategiko lanaren plangintza eta antolaketa egitea, denborak eta baliabideak kudeatuz.
G4- Txosten zientifiko eta teknikoak idaztea, eta publiko espezializatuaren aurrean ponentziak eta aurkezpenak azaltzea
G5-Bibliografiako informazioa modu kritikoan aztertzea eta integratzea, Sintesi Kimikoaren arloan ikerketa gai bat planteatu eta testuinguruan jartzeko.
T1- Diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko eta horietara moldatzeko gai izatea.
T2- Modu autonomoan ikasten jarraitzea ahalbidetuko dieten ikaskuntza trebetasunak izatea.
T3- Beren ondorioak eta ezagutzak eta horiek oinarri dituzten azken arrazoiak publiko espezializatu eta ez espezializatuei argiro eta anbiguotasunik gabe helaraztea.
T4- Jardun profesionalean gizatasuna eta etika baloratzea.