Gaia
JESUS MARIA AIZPURUA IPARRAGUIRRE
- Ezagutza arloa
- Kimika Organikoa
- Saila
- Kimika Organikoa I
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jesusmaria.aizpurua@ehu.eus
Jesus M. Aizpurua Kimika Organikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta "katalisi jasangarria: metodoak eta Konputazioa" ikerketa-taldea zuzentzen du (http://www.ehu.eus/en/web/qbbm/home) Jose Mari Korta I+G zentroan, Donostian.
Lizentziatura 1982an lortu zuen UPV/EHUn, eta doktoretza 1985an Claudio Palomo irakaslearen gainbegiradapean, betalaktamak eta peptidomimetikoak ikertuz. 1987an doktoratu ondoko egonaldia egin zuen Bordeleko CNRSn, (Frantzia) konposatu sililatu eta nitrogenodunak ikertuz. 1997tik, Aizpurua irakasleak ikerketa-jarduera independentea zuzentzen du, 130 argitalpen zientifiko (H = 33) eta 5 patente baino gehiago eragin dituena. Doktorego-tesien 21 lan ere zuzendu ditu, UPV/EHUren bikaintasun-etiketarekin saritutako 4 tesi barne. 20 ikerketa-proiektu zuzendu ditu proiektu-buru gisa, Europako bi proiekturen koordinazioa barne. Aizpurua irakaslea agentzia nazionalen finantzaketaren buru ere izan da (> 750.000 €), UPV/EHUko RMN Ikerketa Zerbitzu Orokorrerako (SGIker) ekipo berriak erosteko.
Bere egungo interes-eremuak 1,2,3-triazolen eta peptidomimetiko bioaktiboen kimikan zentratzen dira, sintesi-metodo jasangarriak erabiliz.
2018an "M. Laborde-Werlinden" inobazio industrialeko saria jaso zuen, "Miramoon Pharma SL" spin-off proiektuagatik.