Dagokion irakaskuntza espezializazioari buruzko ikasgaien curriculum edukiak ezagutzea, baita irakatsi eta ikasteko dagokion prozesuen inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere. Lanbide heziketarako, dagozkion lanbideen ezagutza sartuko da.
Espezialitateari dagokion arloaren berezko hizkuntza zientifikoa erabiltzea.
Estrategiak eskuratzea ikasleen ahalegina suspertzeko eta berak bakarrik eta beste batzuekin ikasteko gaitasuna bultzatzeko, eta, era berean, estrategia horien bidez pentsatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatuz joan dadin autonomoagoa izan dadin, konfiantza handiagoa eta ekimen handiagoa.
Familiak informatu eta aholkatzea irakatsi eta ikasteko prozesuaren, eta haien seme-alaben orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalaren inguruan.
Gelako elkarreragin eta komunikazio prozesuak ezagutzea, gelan ikasketa eta bizikidetza bultzatzeko beharrezko diren trebetasun eta gaitasun sozialak ondo ezagutzea, eta aurre egitea diziplina arazoei eta gatazkak konpontzeko prozesuei.
Hezkuntza sistemako araudia eta erakunde antolamendua ezagutzea, baita ikastetxeetan kalitatea hobetzeko ezar daitezkeen ereduak ere.
Ikasketa guneak diseinatu eta garatzea arreta berezia eskainiz ekitateari, heziketa emozionalari eta balioetan oinarritutakoari, gizonek eta emakumeek daukaten eskubide eta aukera berdintasunari, herritartasunari eta gizartean bizikidetzan bizitzea eta erabakiak hartzea errazten duten giza eskubideei, hartara etorkizun jasangarria eraikitzeko.
Ikastetxean ezarriko den curriculuma zehaztea talde lanaren bidez; hezkuntza metodologiak garatzea eta ezartzea ikasleek taldean zein bakarka egin dezaten lan, eta kontuan izanda ikasleen aniztasuna.
Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (ahoz, idatziz, ikus-entzunezkoen bidez, euskarri digitalean eta multimedia bidez): hori guztia ezagutza bihurtzea eta ezartzea kasuan kasuko espezialitateari dagozkion gaietako ikasketa-irakaskuntza prozesuetan.
Ingelesez ematen diren ikasgaietan, ingelesa ahoz eta idatziz erabiltzea.
Irakaskuntza jarduna baliaraztea, eta lanbide garapena eta bizialdi osoko ikaskuntza gara dadin sustatzea.
Irakasle lanbidearen ezaugarri historikoak ezagutu eta aztertzea, baita horren egungo egoera, ikuspegiak eta garai bakoitzeko egoera sozialarekiko elkarreragina ere.
Irakatsi eta ikasteko prozesua planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, indartuz kasuan kasuko ikasketetako gaitasunak eskuratzea ahalbidetuko duten heziketa proiektuak, kontuan izanda, betiere, ikasleek duten maila eta prestakuntza eta eman behar zaien orientazioa; hori guztia, bakarkako lanaren bidez edo ikastegiko beste irakasle batzuekin lankidetzan.
Jarduera formalak eta ez formalak diseinatzea eta egitea ikastetxea bere inguruan partaidetzarako eta kulturarako gune izan dadin; tutoretza lana egitea eta ikasleei orientazioa ematea lankidetzan eta modu koordinatuan; irakatsi eta ikasteko prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan parte hartzea.
Jarrera proaktiboak sortzea giza eskubideekiko, eta berdintasunaren, generoaren, kultura aniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren errespetuarekiko.