JON MIKEL LUZARRAGA MARTIN
- Ezagutza arloa
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jonmikel.luzarraga@ehu.eus
Gizarte Hezkuntzan diplomatua (2005), Pedagogian lizentziatua (2011) eta Hezkuntza Zientzietan doktorea (2019). Ikerketa eta irakaskuntza lanetan 2013tik dihardu, urte horretan doktoregoa egiteko UPV-EHUko “Ikertzaileak Prestatzeko Laguntza” lortu ondoren. 2015ean Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra egin zuen.
Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile izan aurretik, gizarte-hezitzaile gisa jardun du Gipuzkoako udaletako eta lurraldeetako Gizarte Zerbitzuetako hainbat zerbitzu eta programatan.
Doktoretza prozesua eskola eraginkortasunaren eta hobekuntzaren arloko ikerketa-ildo bat garatu du, Juan Etxeberriak zuzendutako "Euskal Autonomia Erkidegoko batxilergo-zentroen eraginkortasun eta hobekuntzan laguntzen duten faktoreak" doktorego-tesiaren bidez.
Gaur egun Didaktika eta Eskola Antolaketa Sailean irakaslea da, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduan irakasten du eta Gizarte Hezkuntzako practicuma koordinatzen du. Bere ikerketa-lanak bi ildotan zentratuta daude. Alde batetik, (1) lehenengo ildoa Gizarte Hezkuntzaren eta Gizarte Zerbitzuen ekintza eremu profesionalei zuzenduta dago, eta bigarren ildoa (2) Hezkuntzako Praktika Komunitateei zuzenduta dago, UPV-EHUren ALHE ikerketa talde egonkortuaren barruan.