Gaia
JOSÉ DOMINGO VILLARROEL VILLAMOR
- Ezagutza arloa
- Zientzia Esperimentalen Didaktika
- Saila
- Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- txomin.villarroel@ehu.eus
Biologian Lizentziatua (UPV/EHU, 1989) eta doktorea psikodidaktika programan (UPV/EHU, 2002).
1991tik 2006ra zientzia eta matematika irakaslea izan zen DBHn baita Lehen Hezkuntzan ere. 2006an, Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zuen bere jardunbide profesionala.
Egun, irakasle osoa da, UPV/EHUko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Bere irakats aktibitatea zientziaren ikaste eta irakaste prozesuekin lotura dago eta matematikaren didaktikako irakasle atxikia ere izan da.
Irakasle hirueleduna da (euskara, gaztelania eta ingelesa), graduondo eta graduko ikasgaietan. Bost doktorego-tesi zuzendarikide izan da.
Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta Gasteizeko Unibertsitate Eskolako dekano-orde eta zuzendari orde gisa jardun zuen, 2013tik 2018ra. Practicum eta nazioarteko harremanak izan ziren bere ardurak.
Zientziarekin loturiko kontzeptuen ulertzea nola garatzen den ikertzen du eta arlo honetan hainbat artikulu zientifiko argitaratu du (https://orcid.org/0000-0003-2058-1941).
Ikastorratza.Didaktikarako e-aldizkariko editorea da (ISSN: 1988-5911) eta Biochemistry and Molecular Biology Education (ISSN:1539-3429) aldizkariko editorial kontseilu kidea izan da.