Gaia

XSLaren edukia

Hezkuntza Ikerketarako Hastapenak. Natura Zientziak eta Matematika

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Hezkuntzan ikerketa burutu ahal izateko orientazio minimoak izatea. Ikerketa bat nola planteatzen eta planifikatzen den ikastea.

- Hezkuntza ikerketa eta ebaluazioari dagozkion funtsezko oinarriak, kontzeptuak, ereduak, metodoak eta teknikak erlazionatzeko eta adierazteko gai izan.

- Hezkuntza ikerketa eta ebaluazioko metodologiak eta teknikak aplikatzeko eta oinarrizko proiektuak diseinatzeko gai izan.

- Hezkuntzan, ikerketak eta ebaluazioak izan behar duten etikotasuna ulertu.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
GORROÑO VITERI, NAIARAEuskal Herriko UnibertsitateaProfesorado SustitutoDoktoreaElebidunaHezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoaknaiara.gorronov@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocer y aplicar metodologías y técnicas básicas de investigación y evaluación educativas y ser capaz de diseñar y desarrollar proyectos de investigación, innovación y evaluación.30.0 %
Tener la comprensión de la ética básica y de las consideraciones morales que deben acompañar a la práctica de investigación y la evaluación en educación.30.0 %
Ser capaces de evaluar la calidad de un informe de investigación o evaluación a partir de unos criterios establecidos.40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Gelako p.151530

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua60.0 % 60.0 %
Lan praktikoak40.0 % 40.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Hezkuntzan onartuak dauden ikerketa diseinu desberdinak kontutan izanik, berauei egokituta balizko ikerketa proiektuak deskribatu eta aurkeztu.

- Gaur egunean dauden ikerketa ikuspegiak kontutan izanik, beraien arteko aukerak eta mugen konparaziozko analisia landu, argudiozko saiakera eginez eta egungo erreferentzia esanguratsuak erabiliz.

- Ikerketetan aztertu beharreko objektuen izaeraren arabera, informazioa jasotzeko prozedura kuantitatibo edota kualitatiboak hautatu.

- Hautatutako ikerketa ikuspegi bat kontutan izanik eta marko teoriko zehatz batean oinarrituz, ikerketa proiektu bat diseinatu.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

ESKOLARA ETORTZEN DIRENAK

• Gutxieneko asistentzia betetzea (eskola kopuruaren %80).

• Bakarka edota taldekako praktikak (azken kalifikazioaren %40).

• Ikerketa proiektua (azken kalifikazioaren %60).

• Praktikak edota ikerketa proiektua gainditu ez dutenentzat Amaierako Proba.



ESKOLARA ETORTZEN EZ DIRENAK

Eskoletara etortzea derrigorrezkoa da. Hala ere, norbaitek, bere ez etortzea justifikatuko balu, bakarka, ondoko jarduerak egin beharko ditu:

• Ikasgaiaren praktikak ( azken kalifikazioaren %30).

• Ikerketa proiektua (azken kalifikazioaren %50).

• Ahoz edo idatzizko Amaierako Proba (azken kalifikazioaren %20).



Uztezko iruzur, kopia edo plagioaren aurrean:

- Proban bertan iruzur, kopia edo plagioa antzematen bada, ikasgelan dagoen irakasleak azterketa eta kasuan kasuko materialak, entregatzeko eskatuko dio ikasleari, eta gertaeraren berri jasoko du idatziz. Irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio susppentso klaifikazioa (0.0) daukala ariketan.

- Lan akademikoa zuzentzean irakasleari agerikoa iruditzen bazaio notan eragin nabarmena izango lukeen iruzurren bat egin dela, suspentsoa jarri jarri ahal izango dio, behar bezala arrazoitua.

Hau guztiaz gain, bi kasuetan eta etika akademikorako protokoloa jarraiki, plagioa, kopia edo iruzurra egiten duen orok edo horretarako laguntza eskeintzen duen orok, espediente akademikoa irekitzeko aukera aztertuko da.

Irakasgai-zerrenda

- Hezkuntza Ikerkuntza: Oinarrizko kontzeptuak.

- Hezkuntza Ikerkuntzaren ikusmolde metodologikoak eta ikerketa-motak.

- Bibliografiaren berrikuspena.

- Ikerkuntza-diseinua.

- Datuen bilketa eta analisia Hezkuntza Ikerkuntzan.

- Ikerkuntza-txostena.

- Ikerketa ebaluatiboa

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

eGelan egongo diren materialak.

Oinarrizko bibliografia

Lukas,J.F. & Santiago,K. (2016). Hezkuntza-ebaluazioa. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

Colás, M.P. & Buendía, L. (1995). Hezkuntzaren Ikerkuntza. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

Juaristi, P. (2003). Gizarte ikerketarako teknikak. Teoria eta adibideak. EHUko Argitalpen Zerbitzua

Mesonero de Miguel, M. (2005). Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak. UEU – Udako Euskal Unibertsitatea

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak