Irakasleak
MIREN JOSU ARRIOLABENGOA IGARZA
- Ezagutza arloa
- Musika Adierazpidearen Didaktika
- Saila
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- mirenjosu.arriolabengoa@ehu.eus
Goi Mailako Musika Pedagogia Irakaslea (1992) eta Goi Mailako Solfeo, Musika Teoria, Transposizio eta Akonpainamendu Irakaslea (1992) Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutuak. Magisteritzan Diplomatua Eskoriatzako OHO Irakasle Unibertsitate Eskolan (1986).
1996-tik UPV/EHU-ko irakaslea da, musika maisu-maistra espezialisten formakuntza lanetan arituz batez ere. Bere ikastegian magisteritzako praktiken diseinu eta berrikuntzan parte hartu du Practicum Batzordeko kide garaian. Lehen Hezkuntza eremuan hainbat urtetako maistra ibilbidea dauka, musika espezialista eta tutore bezala. Musika Eskolen esparruan ere lan egin du.
Euskal dantzen presentzia eta didaktika eskoletara eramateko proiektuetan parte hartu du. Bere ikerketa lerroan mugimendu-espazioa eta musikaren didaktika arteko loturak aztertzen ditu.