Irakasleak
OLAIA MIRANDA BERASATEGI
- Ezagutza arloa
- Plastika Adierazpidearen Didaktika
- Saila
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- olaia.miranda@ehu.eus
Arte Ederretan lizentziatua (2001) eta doktorea (2016) naiz EHU/UPV-n. Egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakaslea naiz (2017-2019) eta aurretik Arte Ederren Fakultatean irakasle izan naiz (2010-2017) EHU-UPV-n.
Arte ikerketan oinarritutako AKMEKA (Artea Kultura Media) ikerketa taldeko kidea naiz, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. Artearen ezagutza, ulermen eta hedapen modu propioetan oinarritzen den arte ikerketa baten baitan, nire ikerketa lerro nagusia gu geu baldintzatzen eta osatzen gaituen inguruarekin (inguratzen gaituen guzti horrekin) harremantzen den arte zein arte hezkuntza praktiketan fokatzen da, materialismo berrien ikaspenetatik hurbil kokatzen ditudanak.
Berriki Oihana Garrok eta biok zuzendutako “Las formas de la identidad inclinada: espacios, imágenes y mediaciones” monografikoa argitaratuko da Papeles del CEIC aldizkarian (2019ko iraila).