XSLaren edukia

ANDER DELGADO CENDAGORTAGALARZA

Ezagutza arloa
Gizarte Zientzien Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
ander.delgado@ehu.eus

Ander Delgado irakasle kontratatu doktorea da Matematika, Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika Sailean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU). Historia Garaikidean doktorea UPV/EHUn 2006az geroztik, XIX eta XX mendeen bitarteko euskal landa-inguruneko portaera politikoaren eta politizazioaren bilakaera aztertuz. Ikerketa-ildo horren barruan, hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu Ayer, European History Quarterly, Journal of Social History edo Historia y Política aldizkarietan.

Behin Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU) kontratatuta, 2011n, hezkuntzaren historiara, gizarte zientzien didaktikara eta demokrazia garaiko Espainiako Historiaren curriculumaren azterketara biratu ditu bere ikasketak. Gaur egun, testuinguru politikoari, curriculumari eta historia-testuliburuei buruzko ikerketa-ildo bat garatzen ari da. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak, hala nola, History of Education, Journal of Educational Media, Memory, and Society, History Education Reasearch Journal edo Ayer. A. Delgado y A. Rivera (eds.), ¿Qué saben de su historia nuestros jóvenes? Enseñanza de la historia e identidad nacional (Granada: Comares, 2018) o A. Delgado y A. Mycock (eds.), Conflicts in History Education in Europe. Political context, history teaching, and national identity (Charlotte: IAP, 2023) liburuak editatu ditu ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak