XSLaren edukia

Gaitasunak

  • 01. Gaitasuna izatea ingeniaritzaren eta ekonomiaren metodo zientifikoa eta printzipioak aplikatzeko, eta problema konplexuak formulatu eta ebazteko prozesu, tresneria, instalazio eta zerbitzuetan, zeinetan materiak aldaketak izaten baitituen bere konposizioan, egoeran edo energia edukian (industria kimikoaren eta horrekin lotutako beste sektore batzuen bereizgarriak diren aldaketak). Sektore horien artan daude, besteak beste, farmazia, bioteknologia, materialak, energia, elikagaiak edo ingurumena.
  • 02. Ingeniaritza kimikoaren eta horrekin lotutako industria sektoreen esparruan, prozesuak, tresneria, industria instalazioak eta zerbitzuak asmatu, proiektatu, kalkulatu eta diseinatzea, honako baldintza hauek beteta: kalitatea, segurtasuna, ekonomia, baliabide naturalen erabilera arrazionala eta eraginkorra, eta ingurumenaren kontserbazioa.
  • 03. Eredu matematikoak ezartzen eta informatika egokiaren bidez garatzen jakitea, produktu, prozesu, sistema eta zerbitzu berriak diseinatzeko oinarri zientifiko eta teknologiko gisa, eta dagoeneko garatutako beste batzuk optimizatzeko.
  • 04. Ingeniaritza kimikoaren eta horrekin lotutako industria sektoreen esparruan, teknikoki eta ekonomikoki zuzendu eta kudeatzea proiektuak, instalazioak, enpresak eta gune teknologikoak.
  • 05. Analisi eta sintesi gaitasuna izatea produktuak, prozesuak, sistemak eta zerbitzuak etengabe garatzeko, segurtasuneko, bideragarritasun ekonomikoko, kalitateko eta ingurumen kudeaketako irizpideak erabilita.
  • 06. Ingurune berrietan edo oso ezagunak ez direnetan, ingeniaritzako soluzioak diseinatzea eta horien garapena zuzentzea, sormena, originaltasuna, berrikuntza eta teknologiaren transferentzia elkarrekin lotuta.
  • 07. Ikaskuntza autonomorako trebetasunak izatea ingeniaritza kimikoaren berezko konpetentziak mantendu eta hobetzeko. Horiek lanbidearen etengabeko garapena ahalbidetu behar dute.
  • 08. Testuinguru nazionaletan eta nazioartekoetan, aldaketa teknikoak eta zuzendaritza beharrak ebazteko gai izango diren diziplina anitzeko taldeen liderra izatea eta horiek zehaztea.
  • 09. Ezagupen aurreratuak bereganatzea eta, ikerketa zientifiko eta teknologiaren esparruan edo espezializazio handiko esparruan, erakustea bere ikasketa eremuko alderdi teoriko eta praktikoekin eta lan metodologiarekin lotutako alderdiak zehaztasunez eta oinarrituta ulertzen dituela, ezagutzaren abangoardiaraino iritsiko den sakontasunaz.
  • 10. Aldaketetara egokitzea, teknologia berri eta aurreratuak eta bestelako aurrerapen garrantzitsuak aplikatzeko gai izanda, ekimenez eta espiritu ekintzaileaz.
  • 11. Behar adinako autonomia garatzea ikerketa proiektuetan eta kolaborazio zientifiko edo teknologikoetan parte hartzeko, bere gai esparruan, diziplina arteko testuinguruetan eta, hala badagokio, ezagutza transferentziaren eduki handiaz, eta berorren garapen profesionalaren erantzukizuna bere gain hartuta.
  • 12. Proposamenak eta ondorioak jakinarazi eta eztabaidatzea foro eleaniztunetan, espezializatuetan eta ez espezializatuetan, argiro eta anbiguotasunik gabe.
  • 13. Ezagupenak integratzea eta informazio osatugabetik edo mugatutik abiatuta iritziak ematearen eta erabakiak hartzearen konplexutasunari aurre egitea, lanbide jardunaren erantzukizun sozial eta etikoei buruzko gogoetak barne hartuta.
  • 14. Ezagupenak eta horien ulermena eta oinarri zientifikoak aplikatu eta integratzen jakitea, eta gai izatea problema berriak ebazteko ingurune berrietan eta zehaztugabeetan, diziplina anitzeko testuinguruak barne hartuta (bai ikertzaileak, bai oso profesional espezializatuak).
  • 15. Gai izatea egoera konplexuetan moldatzeko, bere jarduera egiten dueneko esparru zientifiko/ikerketako, teknologiko edo profesional zehatzera (oro har, diziplina anitzekora) egokitutako metodologia berritzaileak garatuta.
  • 16. Dagokion ikasketa esparruaren barruan, gaitasuna izatea datuak bildu eta interpretatzeko, bere ikasketa esparruari dagokion teoria zientifiko egokia eta metodologia zehatza ebaluatzen jakiteko, eta informazio osatugabetik edo mugatutik abiatuta iritziak emateko; beharrezkoa denean, erantzukizun sozial edo etikoari buruzko gogoeta barne hartuta.
  • 17. Publiko espezializatu edo ez espezializatuari argiro eta anbiguotasunik gabe helarazten jakitea ikerketa zientifiko eta teknologikotik edo berrikuntza aurreratuenaren esparrutik datozen emaitzak, baita horiek euskarri dituzten funts garrantzitsuenak ere.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).