Bere espiritu ekintzailea eta egoera berrietara egokitzeko ahalmena areagotzea esparru zientifikoan, profesionalean eta enpresarialean.
Bere sormen, autonomia eta autoikaskuntza trebetasunak areagotzea Energiaren Ingeniaritzaren esparruan.
Energiaren Ingeniaritzarekin lotutako ezaguera berriak ulertzea eta aplikatzea, diziplina anitzeko esparruetan eta I+G+B inguruneetan.
Erabakiak hartzeko, erantzukizunak bere gain hartzeko, lidergoko eta kalitatearekiko konpromisoko gaitasunak izatea eta areagotzea.
Eskuratutako ezaguerak eta Energiaren Ingeniaritzako emaitza garrantzitsuak azaltzea eta komunikatzea espezializatutako eta espezializatu gabeko publikoen aurrean.
Ezaguerak izatea energia sortzeko instalazio moten egiturari eta funtzionamenduari buruz: konbentzionalak, berriztagarriak eta ez konbentzionalak, eta etorkizuneko joerak horietako bakoitzean.
Gai izatea sorkuntza arazo jakin baterako soluzio ordenatuen eskaintza bat egiteko, bezeroari erabaki bat hartzeko aukera emango diona.
Gauzatu beharreko jardueran iraunkortasunaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren printzipioak gehitzea.
Hornidura bat diseinatzeko gai izatea, proiektu bat nola egituratzen den ulertuta, haren kostua eta eragiketa kostuak ebaluatuta, energia produktuen iturriei eta kostuei buruzko ezaguerak aplikatuta eta haien finantzaketa balioetsita.
Ondorio handieneko berritasunak identifikatzea bibliografia espezializatua eta jakintzaren egungo teknologiak erabiliz, eta ezaguera berriak integratzea, horiek aplikatzearen erantzukizun soziala eta etika (Etikaren Oinarrizko Kodea)* barnean hartuta.
* Etikaren Oinarrizko Kodean, besteak beste, hauek sartzen dira:
a) Oinarrizko eskubideak eta gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna errespetatzea (martxoaren 22ko 3/2007 Legea),
b) Desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuneko eta irisgarritasun unibertsaleko printzipioak (abenduaren 2ko 51/2003 Legea), eta
c) Bakearen kulturaren eta balio demokratikoen berezko balioak (azaroaren 30eko 27/2005 Legea).
Tutoretzapean lan bat (Master Amaierako Lana) garatzea, non eskuratutako ezaguerak eta trebetasunak aplikatuko dituen, nahikoa autonomia mailarekin, eta gainera bere emaitzak transmititzeko, defendatzeko eta kritikatzeko gaitasunak erakustea arazo horietan aditutako epaimahai baten aurrean.