Gaia

XSLaren edukia

Zuzendaritza estrategikoa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“Zuzendaritza Estrategikoa” ikasgaiak, era batera edo bestera, negozioaren eremu guztiekin loturak ditu. Enpresen estrategia eta politikarekin lotura estua du. Hala ere, negozioaren estrategia espezifikoak estrategia korporatibotik garatzen direla kontuan hartuta, zuzendaritza estrategikoak finantza, marketin eta operazio estrategien diseinu eta ezarpenarekin zerikusirik handia du. Antolakuntzako ingeniariak, kudeatzaile den heinean, ezin ditu epe luzeko erantzukizunak alde batera utzi, nahiz eta tradizionalki bere jarduna enpresaren eguneroko jarduera industrialetara bideratu den nagusiki.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
OLASCOAGA LARRAURI, JONEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaEnpresen Antolakuntzajon.olaskoaga@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Adquirir conocimientos avanzados en el ámbito de la dirección estratégica25.0 %
Adquirir habilidades para la formulación eficiente de distintas estrategias empresariales mediante métodos especializados en evaluación y selección de estrategias en una organización50.0 %
Ser capaz de implantar estrategias en una organización25.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala182543
Mintegia122032

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak13.020 %
Azalpenezko eskolak50.050 %
Kasuen analisia12.020 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak30.0 % 30.0 %
Idatzizko azterketa70.0 % 70.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Estrategia kontzeptua eta bere bilakaera historikoa ulertzea.

Enpresaren helburu estrategikoen eta bere "stakeholder"-en arteko lotura ulertzea eta enpresaren gizarte erantzukizuna ezarri eta komunikatzea. Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak proposatutako terminoetan enpresak garapen jasangarriari egiten dion ekarpena komunikatzea.

Kanpo-analisia estrategikoa egiteko datuak lortzeko iturriak ezagutu eta maneiatzea.

Barne-analisia estrategikoa egiteko tresna kontzeptualak aplikatzea eta enpresaren baliabide eta gaitasun propioetatik abantaila lehiakorrak eraikitzeko balio duten tresnak maneiatzea.

Sektore ekonomikoen funtzionamenduaren logika ekonomikoa (industria-ekonomia) ulertzea eta sektore ekonomikoen egoera eta dinamika bost indar lehiakorren analisiaren bidez aztertu eta interpretatzea.

Porter-en "abantaila lehiakorra" ikuspegitik eta "erloju estrategikoa" eredutik abiatuta, enpresen estrategia lehiakorren alderdi nagusiak sailkatu, ulertu eta aztertzea.

Estrategia korporatiboaren erabakiak interpretatu eta epaitzea, inbertsio zorroaren plangintza matrizeak erabiliz.

Merkatu berrietan sartzeko bideak ezagutzea eta bide horietako batzuk beste batzuk baino nahiago izateko baldintzak aztertzea.

Nazioartekotze-estrategien logika ekonomikoa ulertzea eta, zehazki, atzerriko inbertsio zuzenak bultzatzen dituzten arrazoiak ulertzea.

Enpresa multinazionalen estrategia-eredu desberdinak ezagutzea eta horietako bakoitza aukeratzea bultzatzen duten baldintzak ulertzea.

Benetako enpresen erabaki estrategikoak ulertzea eta epaitzea, eta hartutako erabakien alternatibak proposatzea.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio jarraitua

Ikasgaian erabiltzen den ohiko sistema ebaluazio jarraitua da. Ebaluazio araudiko 8.2 artikuluaren arabera, sistema honetan ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezartzen da kurtsoan zehar.

Ikasgai honek dituen jarduera multzoak bi taldetan banatzen dira:

A) Idatzizko azterketa, bi proba desberdinetan egingo dena. Lehenengoa, gutxi gorabehera, irakaskuntza aldiaren erdialdean egingo da, eta bigarrena, aldia amaitzean (azken astean). Proba hauetan jakintzak eta gaitasunak aztertuko dira galdera irekien, enpresa kasuen eta kudeaketa tresnak erabiltzeko ariketen bidez.

B) Taldeka nahiz banaka egindako lanen aurkezpena. Lanak bi motatakoak izango dira: horietako batek "rol joko" forma hartzen du. Lan haonek ikasleek gizarte erantzukizun korporatiboaren ideia barneratzea du helburu, baita garapen jasangarriaren arloan enpresaren jardueraren ekarpena edo ondorioak neurtzeko eta komunikatzeko gaitasuna garatzea ere. Lan hau taldetan egingo da ikasturte osoan zehar (10 aste) eta lan idatzi baten aurkezpenaren eta irakaslearekin izandako bilera baten bidez ebaluatuko da. Gainerako lanak astero egingo dira eta ahozko aurkezpen edota lan idatzi baten bidez azalduko dira (ikasgelako lan baldintzen arabera).

Guztira, bi proba idatziek ebaluazio %70ko pisua izango dute ebaluazio jarraituan, bakoitzak %35a.

Taldeko eta banakako lanen aurkezpenek ebaluazio jarraituaren kalifikazioaren %30a izango dute guztira. Irakasleak lan bakoitzaren edukia, helburuak, entregatzeko datak eta ebaluazio irizpideak jakinaraziko ditu astero, baita lan bakoitzaren pisua kalifikazio finalean ere.

Ez dago probak edo lanak nahitaez egin beharrik. Hala ere, proba edo lan jakin bat ez egiteak kalifikazioan zero bat eskuratzea dakar.

Azken ebaluazioa

Azken azterketa ebaluazio jarraiari espresuki uko egiten dioten ikasleentzat bakarrik da (ikusi beherago uko egiteko prozeduraren xehetasunak). Azken azterketa proba idatzi bakar batean oinarrituko da, eta ikasleek ikasgaiaren gaitasunak benetan eskuratu dituztela frogatu beharko dute.

RENUNCIAS

Uko egiteko prozedura

Ebaluazio jarraiari uko egiteko prozedura

Besterik adierazi ezean, ikasgai honetan ikasle guztiak ebaluazio jarraian hartzen dute parte. Ebaluazio jarraiari uko egin eta azken ebaluazio sistemara pasatzea nahi duen ikasleak idatziz eskatu beharko dio irakasleari, ebaluazioari buruzko araudiko 8.3 artikuluaren arabera. Ikasgai honetan, eskari hori ikasturtearen edozein uneetan aurkeztu daiteke, baina azken ebaluazio sistemaren azterketa baino lehen.

Deialdiari uko egiteko prozedura

Deialdiari uko egin eta "ez aurkeztua" jaso nahi duen ikasleak idatziz eskatu beharko dio irakasleari, ebaluazioari buruzko araudiko 12.3 artikuluaren arabera

Aurretik ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleek lehen deialdiari uko egiten diete azken ebaluazio sistemaren azterketara aurkezten ez ba dira, ebaluazioari buruzko araudiko 12.3 artikuluaren arabera.

AZTERKETETAN ETA IDATZITAKO FROGETAN ONARTZEN ETA DEBEKATZEN DEN MATERIAL ETA BALIABIDEAK.

Ebaluazio jarraiaren proba idatzietan eta azken ebaluazio sistemaren azterketan, boligrafo bat besterik ez daiteke erabili. Ariketa batek kalkulagailuaren beharra eskatzen duenean, eta beti irakaslearen argibideen arabera, kalkulagailu konbentzionala erabiltzeko baimena emango da.

Zehazki debekatuta dago informazio alfanumerikoa erabili daitekeen edozein tresna elektronikoaren erabilera: mugikorrak, kalkulagailu finantzarioak, egutegi elektronikoak, tabletak eta ordenagailuak eta abar.



Irakaskuntza modalitateari buruzko OHARRA

Osasun baldintzek irakaskuntza eta/edo ebaluazio presenziala galaraziko balituzte, irakaskuntza ez presentziala martxan jarriko litzateke eta horri buruz ikasleak informazio zehatza jasoko lukete.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohizko deialdietan ebaluazio sistema bakarra azken ebaluazio sistema da, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 9.2 artikuluaren arabera. Ohiko deialdiko azken azterketan bezala, ezohiko deialdiko azterketak ere galdera irekiak, kudeaketa tresnen aplikazio ariketak eta enpresa kasuak izango ditu jakintzen eskuratzea aztertzeko.

Ezohizko deialdiari uko egiteko prozedura

Ezohizko deialdiaren azterketara aurkezten ez diren ikasleak deialdiari uko egitea nahi dutela suposatzen da. Hau da, ikasle bat ezohizko deialdiaren azterketara aurkesten ez denean, bere kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da, ebaluazioari buruzko araudiko 12.3 artikuluaren arabera.

AZTERKETETAN ETA IDATZITAKO FROGETAN ONARTZEN ETA DEBEKATZEN DEN MATERIAL ETA BALIABIDEAK.

Ebaluazio jarraiaren proba idatzietan eta azken ebaluazio sistemaren azterketan, boligrafo bat besterik ez daiteke erabili. Ariketak batek kalkulagailuaren beharra eskatzen duenean, eta beti irakaslearen argibideen arabera, kalkulagailu konbentzionala erabiltzeko baimena emango da. Zehazki debekatuta dago informazio alfanumerikoa erabili daitekeen edozein tresna elektronikoaren erabilera: mugikorrak, kalkulagailu finantzarioak, egutegi elektronikoak, tabletak eta ordenagailuak eta abar.

Irakaskuntza modalitateari buruzko OHARRA

Osasun baldintzek irakaskuntza eta/edo ebaluazio presenziala galaraziko balituzte, irakaskuntza ez prezenziala martxan jarriko litzateke eta horri buruz ikasleak informazio zehatza jasoko lukete.



Irakasgai-zerrenda

1. gaia. Estrategiaren kontzeptua: jatorria eta eboluzioa. Ingurunea; enpresaren helburuak eta misioa; kultura; etika eta erantzukizun korporatiboa eta enpresak garapen jasangarriarekiko egiten duen ekarpena.

2. gaia. Enpresaren ingurune eta barne esparruaren analisi estrategikoa: kontzeptuak eta tresnak.

3. gaia. Estrategia lehiakorraren formulazioa: negozio-ereduak eta estrategia lehiakor generikoak.

4. gaia. Estrategia korporatiboaren formulazioa: integrazio bertikala, dibertsifikazioa eta enpresaren nazioartekotzea.

5. gaia. Nazioartekotzea eta merkatu berrietan sartzeko bideak.

6. gaia. Enpresa multinazionala eta enpresa multinazionalaren ikuspegi estrategikoak. Enpresa multinazionala eta gai etikoa: Global Compact.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Egela plataformak biltegi gisa balioko du irakasgaiaren idatzizko azterketan eduki ebaluagarriak biltzen dituzten dokumentuetarako (oharrak, ppt aurkezpenak eta testu dokumentuak).



Material guzti hauek astero jarriko zaizkie eskuragarri ikasleei. Hau da, ikasleek astero izango dute klaseetan aztertuko diren gaiei buruzko idatzizko materialak; egin beharko dituzten lanen inguruko informazio osoa, entrega egunak eta baldintzak barne; ebaluazio irizpideak (lan guztiak ez dute ebaluazioan eragin berdina izango); lanen aurkezpen modua (beharrezkoa bada); eta beste material batzuk.



Oinarrizko bibliografia

Cullen, J.B. y K. P. Parboteeah (2014): Multinational Management. South-West, Mason. 6a edición.



Daniels, J.D. (2009): Negocios Internacionales. Prentice Hall. Madrid.



Dess, G. G. y Lumkin, G.T. (2003): Dirección Estratégica. Creando Ventajas Competitivas. McGraw-Hill, Madrid.



Grant, R. M. (1996): Dirección estratégica. Conceptos, técnicas y aplicaciones. Civitas. Madrid.



Guerras Martin, L.A., y Navas López, J.E. (2007): Dirección Estratégica de la Empresa. Teoría y Aplicaciones. Thomson,

Civitas, 4a Edición.



Guisado Tato, M. (2003): Estrategias de multinacionalización y políticas de empresa. Pirámide. Madrid.



Harrison, J.S.; John, C.H. (2002): Fundamentos de la dirección estratégica. Paraninfo.



Pla Barber, J. y León Darder, F. (2004): Dirección de Empresas Internacionales. Pearsons, Prentice Hall, Madrid.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Conner, K. R. y Prahalad, C. K. (1996): A resource-based theory of the firm: Knowledge versus opportunism.



Organization science, 7(5), 477-501.



Ghemawat, P. (2008): Redefiniendo la globalización. La importancia de las diferencias en un mundo globalizado.



Ediciones Deusto. Barcelona.



Hamel, G. y Prahalad, C. K. (2013): Competing for the Future. Harvard Business Press.



Hill, C. W., Jones, G. R., & Schilling, M. A. (2014). Strategic management: theory: an integrated approach. Cengage



Learning.



Pla Barber, J.; y León Darder, F. (2004): La dinámica de la competencia internacional hacia la empresa transnacional.



Universia Business Review, tercer trimestre. Páginas 85-101.



Porter, M. E. (1982): Estrategia competitiva. Técnicas para el análisis de los sectores industriales y de la competencia.



Compañía editorial continental S.A., México D.F. Primera edición en inglés en Free Press, 1980.



Stiglitz, J. E. (2007): El malestar en la globalización. Santillana Editores Generales, Madrid. Edición original de 2002.

Aldizkariak

Strategic Management Journal.



Advances in Strategic Management.



Research in Global Strategic Management.



Strategic Change.



Universia Business Review.



Estekak

http://www.knowledgeatwharton.com.es



http://www.icex.es/icex/es/index.html



http://unctad.org/es/Paginas/Home.aspx



http://www.bancomundial.org



http://ec.europa.eu/eurostat

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak