ANE MIREN LARRINAGA RENTERIA
- Ezagutza arloa
- Soziologia
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ane.larrinaga@ehu.eus
Ane Larrinaga Renteria (Mungia, 1960), Soziologian lizentziatua (Universidad Complutense de Madrid), Informazio Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU) eta Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da (UPV/EHU). Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena I saria lortu zuen Gizarte Zientzietan. Gaur egun irakasle agregatua da UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte-Langintza sailean. Soziologia Politikoa eta Hezkuntzaren Soziologia gaiak irakasten ditu Problemetan Oinarritutako Metodologia aktiboa erabilita. Irakasgai horiei buruzko eskuliburuak idatzi ditu. Ondoren aipatzen diren master eta graduondokoetan eman ditu klaseak: Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak masterrean, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan, Estudios Feministas y de Género masterrean, Nazionalismoa XXI. mendean masterrean eta Participación y Desarrollo Comunitario masterrean. Euskal Herriko Pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan graduondokoaren zuzendari izan da. Parte Hartuz ikerketa-taldeko kide da. Ikerketa-ildoak bi ardatzen inguruan gauzatu ditu. Batetik, etnizitatea, identitatea, hezkuntza eta nazionalismoaren inguruan. Bestetik, partaidetza politikoa eta generoa, eta genero-biolentziaren inguruan. Gai horiei buruzko hainbat ikerketa proiektutan eta administrazio publiko nahiz pribatuekin egindako kontratuetan parte hartu du. Eta egile zein ko-egile modura hainbat liburu eta hogeita hamarretik gorako artikulu zientifiko idatzi ditu gai horien harira.