Irakasleak
IRATXE FRESNEDA DELGADO
- Ezagutza arloa
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Saila
- Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- iratxe.fresneda@ehu.eus
Ikus-entzunezkoetan doktorea eta Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da UPV/EHU-n 2014 geroztik. Gidoia II, Generoa, Irudia eta Nortasuna irakasten du.
Era berean, UPV/EHUren Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterreko irakasle da.
Nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartu du, besteak beste RIVIC (Red Interdisciplinar Internacional sobre la imagen), MAPCOM I+D proiektuan, berak zudenduriko BROEN ikerketa proiektuan eta UPV/EHU-ko IkerFESTS ren bitartez.
Bere doktore-tesia Eusko jaurlaritzaren beka eskuratu zuen, bertan, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen.
Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lundeko Unibertsitateko Zinemagintza Sailean (Suedia), Toulouse II - Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia) eta Bartzelonako Beckett Obrador Internacional de Dramaturgia zentroan. Bere ikerketa-ildoak Euskal Herriko eta Eskandinaviako ikus-entzunezkoen analisian dute oinarri, irudi artxiboen ondarearen erreskateari lotutako ikus-entzunezko kontakizunen sorkuntza prozesun inguruan ikertzen du generoaren ikuspunturik.
Zinemagilea eta zinema-kritikaria, zuzendari eta gidoigile lanetan hasi zen EiTB-n. Egun, hainbat kultura erakunderekin kolaboratzen du zinemaren kultura zabaltzen.
‘Irrintziaren Oihartzunak’ (2016), ‘Lurralde Hotzak’-'Cold Lands' (2018) eta 'Tetuán' (2022) film luzeak burutu eta gero 'Bide guztiak' proiektua