RUBEN URIZAR ENBEITA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Saila
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ruben.urizar@ehu.eus
Euskal Filologian doktorea (2012). Azken 20 urteetan, UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean garatu du bere lan profesionala. Aurretik (1985-1994), bikoizketarako euskara-ingeles itzultzaile-egokitzaile gisa lan egin zuen K-2000, S.A. eta Edertrack, S.A. enpresentzako.
Akademia Antolakuntzako zuzendariorde izan zen 2004-2007 eta 2013-2016 urteetan. Une honetan, Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua / Language Analysis and Processing masterreko batzordekidea da.
Bere ikerketa-lana IXA taldearen barruan garatu du. Ixa ikerketa-taldea goi errendimendu taldea izendatu dute hainbatetan Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk. Taldearen helburua da hizkuntzen --batez ere euskararen-- prozesamendu automatikorako tresnak garatzea. 40 argitalpen baino gehiagoren eta 5 patenteren egilea da eta parte hartu du 35 bat ikerketa-proiektutan hizkuntzalaritza konputazionalaren esparruan, batzuk Europa mailakoak, hala nola, NewsReader eta LINGUATEC