XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Hipotesi zientifikoak adierazteko eta egiaztatzeko gai izatea, bai norberarenak bai besteenak, eta hipotesi horietatik abiatuta ikerketak diseinatzea bere espezializazio arloetan.
  • Hizkuntz deskribapen, analisi eta arrazoiketak sortzeko gaitasuna garatzea, eta norberaren nahiz besteen hipotesiak ebaluatu eta kritikatzeko ahalmena izatea hizkuntzalaritzaren metodolgia eta lanabesak aplikatuz.
  • Hizkuntza adierazpenen deskribapenean alderdi formalak eta horien erabilera zehazten duten printzipioak bereizteko gai izatea.
  • Hizkuntza eboluzioaren ondorioak identifikatzeko eta ulertzeko gai izatea.
  • Hizkuntza naturalen propietate morfologikoak bereizteko gai izatea, hizkuntza dibertsitatearen azterketatik abiatuta.
  • Hizkuntza naturaletan gertaera fonetikoak eta fonologikoak bereizteko gai izatea.
  • Hizkuntzalaritzaren azpialorretako osagai teoriko, teoriko-metodologiko eta praktikoak elkarrekin erlazionatzen jakitea, eta ezagutza linguistikoa beste ezagutza adarrekin lotzen jakitea.
  • Hizkuntzalaritzaren esparruko dokumentu akademiko eta zientifikoak sortzeko, eta dokumentu hauetako edukiak eraginkorki ahoz adierazteko gai izatea.
  • Hizkuntzen egituran dibertsitatearen ondorioak konparatzeko eta aztertzeko gai izatea.
  • Ikerlanak idazteko gai izatea.
  • Munduko errealitate linguistikoaz gogoeta egitea, hizkuntzaren ikerketak duen garrantziaz konturatzeko eta jakintzagai honek gure inguruan duen erabilgarritasuna eta eragina ezagutzeko.
  • Prestakuntza prozesuan eskuratutako jakintzak, printzipio teorikoak eta metodologikoak eta ikerketa teknikak aplikatzen jakitea.
  • Taldean nahiz modu autonomoan lan egiteko gai izatea, nazioarteko edo diziplina anitzeko testuinguru batean.
  • Zientzia kognitiboen metodo esperimentalak ezagutzeko gai izatea, eta horiek aplikatzen jakitea psikolinguistika eta neurolinguistikaren arloan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak