Gaia
FERNANDO GARCIA MURGA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzalaritza Orokorra
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- fernando.garcia@ehu.eus
• Filosofian Lizentziatua (Universidad Complutense de Madrid, 1986) eta Filosofian Doktorea (UPV/EHU, 1995). Gaur egun Irakasle Titularra UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, Graduan zein Masterrean eskolak emanez, hizkuntzalaritza, itzulpengintza, semantika eta pragmatikarekin lotutako irakasgaietan. UPV/EHUko Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Esperimentala Masterraren arduraduna (2016-2020), eta Hizkuntzalaritza Doktorego Programako Batzorde Akademikoko kidea (2017-2020).
• Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: a) asertzioa eta aurresuposizioa, b) modalitatea, c) diskurtso markatzaileak. Ikerketa horren fruitu dira hainbat argitalpen (ikusi https://orcid.org/0000-0001-6606-1306)
• Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu dut, seiurteko bat dut, hasieratik Euskal Unibertsitate Sisteman aitortua den HiTT ikertaldearen kide da.
• Letren Fakultateko Dekanoa (2007-2011) eta Fakultate eta Unibertsitateko hainbat organo kidea (UPV/EHUko Euskara Batzordea, Aldezlearen taldea, Gobernu Kontseilua eta abar)