XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Analisi eta sintesirako gaitasuna. Fenomenoei analitikoki aurre egiteko gaitasuna eman nahi zaie ikasleei, ulermen eta deskribapen hutsetik harago, fenomenoen zio nagusiak eta haien balizko eraldaketari ekiteko modua ezagutzeko, masterraren Ekonomia Politika ikuspegitik. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik sintesi gaitasuna praktikan jartzea.
  • Diziplinarteko talde lanak garatzeko gaitasuna. Masterraren barnean, globalizazioaren fenomenoa ekonomia azterketaren hainbat ikuspegitatik (Ekonomia Aplikatua, Ekonomi Analisiaren Oinarriak, Enpresen Antolakuntza, Ekonomia Historia) eta azterketa soziologiko, juridiko eta politologikoaren ikuspegietatik aztertzen duten ikastaroak egin daitezke.
  • Ezagutza teorikoa arazo zehatzen ebazpenean aplikatzeko gaitasuna. Ikasleek gai izan behar dute sistematikoki aprobetxatzeko arlo ekonomiko, sozial eta juridikoko elaborazio teorikoen multzoa, irtenbide egokiena aurkitzeko globalizazioaren ikerketa eremu zabalean planteatzen den arazo bakoitzerako. Horrek ezagutzaren mugei etengabe erreparatzea eskatzen du, erlazionatutako jakintzaren adar bakoitzean.
  • Ikaskuntzak nork bere kabuz garatzeko gaitasuna. Kontuan izanik normalean irakasleen eta ikasleen artean izan ohi den distantzia, aurrez aurreko ikastaroen programazioarekin arintzen dena, ezinbestekoa da ikasleengan era autonomoan ikasteko gaitasuna garatzea, aurrez aurreko ikastaroetan azaldutako metodologia eta tekniken bidez.
  • Jarduerak antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna. Masterra urtebete irauten duen jarduera multzo zabal batek eratzen duenez, ezinbestekoa da ikasleak jarduerak antolatu eta planifikatzeko gai izatea, zereginak entregatzeko eta aurrez aurreko saioetarako egutegi bat ezarrita, baita hartu izanaren agiri sistema bat ere, programari lotutako plataforma birtualetik.
  • Konpromiso etikoa eta Arrazoinamendu kritikoa. Globalizazioaren dinamikak gehien baztertzen dituen pertsonekiko konpromiso etikoa indartu nahi dugu, eta garapen bidean dauden herrialdeekiko oro har, garapen laguntzan diharduen administrazioaren praktika egokiak ahaztu gabe. Era berean, arrazoinamendu kritikoa sustatu nahi dugu ikasleengan, dokumentuak eta txostenak ikuspegi analitiko zorrotz batetik eztabaidan jartzeko gaitasuna.
  • Nazioarteko testuinguru batean lan egiteko gaitasuna. Latinoamerikako unibertsitateetan eskaintzen den ikerketa master honen helburu nagusia ikerketa dinamika bat bultzatzea da, lankidetza indartzeko sare moduan, epe ertain eta luzera, Europako eta Amerikako unibertsitateen artean, bi aldeen interesekoak diren gaietan, analisi konparatuaren ikuspegitik. Horretarako, ikasleek ohitu egin behar dute komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabiltzera.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak