Gaia

XSLaren edukia

MIREN GURUTZE INTXAURBURU CLEMENTE

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
guru.intxaurburu@ehu.eus

Gurutze Intxaurburu anderea Enpresa eta ekonomian lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); Ekonomian doktoratu zen kalifikazio gorenenarekin.

Ikerkuntza hastapenak, berrikuntza prozesuen eta berrikuntza kedeaketaren inguruan eman zituen 1996/1998 bitartean, Europar Batasuneko IV Programa Markoko bi ikerkuntza proiektuetan parte hartu zuelarik. Urte hauetan bi artikulu argitaratu zituen errebista ospetsuetan, lau kongresuetan parte hartu, eta hiru hilabeteko estantzia izan zuen atzerriko ikerkuntza zentru batean (Cardiff University, 1997).

Ondoren, UPV/EHU irakaslea delarik, Estatu Batuetan ikerketako egonaldi desberdinak egiten ditu, Nevadako unibertsitatean (2006, 2007) besteak beste. Era berean, zenbait proiektutan hartzen du parte eta zenbait ikerketako kontratuak lortzen ditu, hainbat artikulu argitaratuz JCR datu-baseetan sartuak dauden aldizkari ospetsuetan. Ikerketako zenbait sari ere jaso ditu (CES Castilla y León IV. Saria; IVAP Saria 2016).

Egun, UPV/EHUko irakaslea da, Enpresa Antolakuntza Sailean, non ingelesez, gazteleraz eta euskeraz diharduen. Bere ikerketa lerroak anitzak dira: Globalizazioa, innobazioa, antolaketa industriala, 4.0 industria, erantzunkizun soziala eta genero berdintasuna. Ikerkuntza jarduerak, kudeaketa lanarekin batera burutzen ditu, Ekonomia eta Enpresa Falultateko Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko Dekanorde lanpostua betetzen duelarik.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak