IÑAKI LAZKANO ARRILLAGA
- Ezagutza arloa
- Kazetaritza
- Saila
- Kazetaritza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- inaki.lazkano@ehu.eus
Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da (EHU, 2012). Kazetaritza Sailean eskolak ematen ditu (Informazio Generoak eta Iritzi Generoak) eta MAC (Ikus-entzunezko Garaikidearen Mutazioak) ikerketa taldeko kide ere bada.
Zinema eta kazetaritza dira bere ikerketa lanaren ildo nagusiak. Hainbat artikulu argitaratu ditu Uztaro, Jakin, Trípodos eta Comunicar bezalako aldizkari akademikoetan.
Bere argitalpenen artean, Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco (Comunicación Social, 2014) -Ainhoa Fernández de Arroyabe eta Nekane E. Zubiaur irakasleekin idatzia- eta Krzysztof Kieslowski (Euskadiko Filmategia, 2015) liburuak nabarmendu daitezke.
Komunikazioaren esparruan, hainbat hedabidetan aritu izan da kazetari. Zinemaren inguruko kolaborazioak egin ditu Berria, Euskadi Irratia eta ETBn.