XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ezagutzea kazetaritza eta komunikazio ereduen indarguneak eta ahulguneak, ikerketa lerro berriak irekitzea eskatzen duten esparruei buruzko kartografia edukitako.
  • Ezagutzea zein bateratasun dauden komunikazio politiken, komunikazio kulturalen, telekomunikazio politiken eta informazio gizartearen politiken artean; barne hartuta Europako, Espainiako eta Euskal Herriko komunikazio sistemaren berezko baldintzak, eta deszentralizazioa bereziki analizatuta.
  • Idatzizko eta ahozko trebetasun diskurtsiboak garatzea, bai dagozkion lanen aurkezpenean, bai masterreko gainerako kideen balorazio kritikoan eta sor daitezkeen eztabaidetan.
  • Komunikazioa eta informazioa ikertzeko metodologiak aplikatzeko ezagutza eta gaitasuna eskuratzea, unibertsitate ikerketako zereginetan garatzeko. Zehazki, behar adinako prestakuntza eta ezagutza eskuratzea jadanik egindako unibertsitate ikerketen, iturri bibliografikoen eta dokumentu iturrien inguruan, baita dagokio doktorego tesia egiteko moduen eta tekniken inguruan ere.
  • Ulertzea eta unibertsitate ikerketari aplikatzea informazioari eta komunikazioari lotutako aldaketa teknologiko, profesional eta kulturalen, eta aldaketa sozialeko egungo prozesu osoaren eta horren desoreken arte lotura.
  • Ulertzea eta unibertsitate ikerketari aplikatzea komunikabideen ondorio soziopolitikoak, haien produkzio eta harrera modu berriak barne direla, komunikazio demokratiko baten ohiko jardunean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak