Gaia
Analisi kualitatiborako softwarea
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Bietakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgai honek izaera metodologiko argia dauka, nahiz eta formalki hautazkoen artean kokatuta egon. Ikasleari analisi kualitatiborako tresna indartsua eskaini nahi dio, bere ikerketa lanetan (doktoego tesi edo bestelakoetan) testuak, audioak, irudi estatikoak zein dinamikoak eta bestelakoak modu induktiboan aztertzen lagunduko diolakoan.Eskola presentzialetan analisi kualitatiboaren eta Nvivo softwarearen oinarriak aurkeztuko dira, eta eskolaz kanpoko jardueretan ikasleak bere proiektu propioa garatuko du.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
AMEZAGA ALBIZU, JOSU | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Osoa | Doktorea | Elebiduna | Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea | josu.amezaga@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Analisi kualitatiboaren eta kuantitatiboaren ezaugarri nagusiak bereiztu, eta ikerketa bakoitzari ondoen egokitzen zaiona ebatzi. | 25.0 % |
Metodo induktiboa eta metodo deduktiboa bereiztu | 25.0 % |
Kategoria eta hipotesiak eraiki,erealitate baten analisi kualitatiboan oinarrituta | 25.0 % |
NVivo software.a modu sakoean baliatu, analisi kualitatiboan.. | 25.0 % |
Analizar datos cualitativos mediante la utilización sde software específico: Nud*ist y NVivo | 34.0 % |
Decidir el método más adecuado de análisis cualitativo | 33.0 % |
Construir hipótesis y categorías a partir del análisis cualitativo | 33.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 10 | 15 | 25 |
Laborategiko p. | 20 | 30 | 50 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Ariketak | 45.0 | 0 % |
Azalpenezko eskolak | 10.0 | 33 % |
Ordenagailuko praktikak | 16.0 | 54 % |
Proiektuen aurkezpena eta defentsa | 4.0 | 13 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Azalpenak | 25.0 % | 75.0 % |
Lan praktikoak | 100.0 % | 100.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
lkastaroaren amaieran analisi kualitátiboan oinarritutako ikerketa lan bat izango du burutua, horretarako NVivo softwarea er bilita. Lan hori izango da ikastaroaren emaitza gisa ebaluatuko dena.Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ikastaroaren emaitzak ebaluatu eta kalifikatzeko tresna, ikasleak ikastaroan zehar burutu duen proiektua izango da. Azken saioan (edo azken bi saioetan, ikasle kopuruaren arabera) aurkeztu egingo dira proiektuak ikasgelan, eta iritsitako emaitzez gain, NVivo nola baliatu duen azalduko du ikasleak bertan.Ebaluaziorako honako irizpideak jarrituko dira:
1-Egindako analisiaren egokitasuna (% 25).
2-Aztertutako materialaren nahikotasun eta baliagarritasuna (% 25).
3-Erabilitako NVivoren baliabideak (% 25).
4-Lortutako emaitzak (% 25).
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ohiko deialdian bere lana aurkezten ez duten ikasleek eta ohiko deialdia nahikotasunez gainditu ez duten ikasleek proiektua aurkeztu beharko diote irakasleari, dagokion epearen barruan. Ebaluaziorako irizpideak ohiko deialdiaren berberak izango dira.Irakasgai-zerrenda
1-Sarrera: metodo zientifikoa gizarte zientzietan.-- a.Teoriak, hipotesiak, behaketak, orokortze enpirikoak.
-- b.Analisi kualitatiboa vs. analisi kuantitatiboa.
-- c.Metodo induktiboa vs. metodo deduktiboa.
-- d.Ikerketa deskriptiboa vs. Ikerketa analitikoa.
2-Errealitatearen kodeketa: informazio unitateak eta kategoriak.
3-NVivo sofwarearen aurkezpena eta instalazioa.
4-Analizatu daitezkeen material motak (testua, audioa, bideoa, irudia, sare sozialen jarioak, bibliografia, bestelakoak). Proiektua sortu, materiala inportatu eta antolatu.
5-Kodeketa: nodoak, memoak, kasuak.
6-Analisia: kontsultak, ideien gurutzaketak, cluster analisiak.
7-Modelo grafikoak.
8-Emaitzen aurkezpenak: txostenak, webgunea.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
NVivo softwarea. Software hau Windows zein Mac ordenagailuetan instala daiteke, baina bi bertsioen artean aldeak daude. Aukeran, Windowseko bertsioa lehenetsiko da (horretarako IOS-en erabil daitezkeen emulatzaileak baliatuta).Masterrak ikasleari emango dion lizentzia, bi ordenagailutan instala daiteke. Bata eskolak burutuko diren gelako ordenagailuan instalatuko da, bestea ikaslearen ordenagailu propioan, eskolaz kanpoko lana egin ahal izan dezan. Hortaz, ikastaroan matrikulatu aurretik komeni da ordenagailu propioak gutxieneko baldintza teknikoak betetzen dituela egiaztatzea:
http://www.qsrinternational.com/product/system-requirements#NVivo-11-for-Windows-System-Requirements.
Ordenagailu propiorik erabiliko ez duten ikasleek aukera izango dute Fakultateko erabilera orokorreko ordenagailu batean lizentzia instalatzeko, eta bertan lan egin.
Oinarrizko bibliografia
Bazeley, Dr. Patricia. 2007. Qualitative Data Analysis with NVivo. 2nd ed. Sage Publications Ltd, London.Miles, M.M. & Huberman, A. M. (1984). Qualitative data analysis: A sourcebook of new methods. Newbury Park, CA: Sage.
Q. R. S. International, 2008. NVivo 8 Fundamentals. QRS International, Melbourne.
Q. R. S. International, 2008. Moving on in NVivo 8. Exploring, visualizing and sharing your material. QRS International, Melbourne.
Ruiz Olabuenaga, J.I. 1996: Metodología de la investigación cualitativa. Universidad de Deusto, Bilbao.
Wallace, Walter L.: La lógica de la ciencia en la sociología. Alianza Universidad. Madril, 1976 (1. arg. 1971).
Estekak
https://en.wikipedia.org/wiki/Computer-assisted_qualitative_data_analysis_softwarehttps://www.predictiveanalyticstoday.com/top-free-qualitative-data-analysis-software/
http://www.researchsupport.com.au
http://www.qsrinternational.com/nvivo-learning/getting-started
http://www.qsrinternational.com/free-nvivo-resources/tutorials
http://forums.qsrinternational.com/