Antropologia feministaren alorrean ikerketa bat burutzeko ekarpen teoriko eta tresna metodologiko nagusiak ezagutzea.
Antropologiaren arloan ikerketa bat burutzeko tresna teoriko eta metodologiko egokiak eskuratzea.
Antropologiaren berezko teoriak sakontasunez ezagutzea, gizarte eta kultura aniztasuna ulertzeko.
Antropologiaren teoria propioak menderatzea, baita haien ekarpena ere gizarte eta kultura aniztasuna, gizarte eta genero desberdintasunak, eta gizarte aldaketak aztertzeko.
Etnografian, antropologian eta beste gizarte zientzia batzuetan euskal kulturari buruz landutako ondare kontzeptuala, teorikoa eta enpirikoa ezagutzea.
Gizarte eta kultura alderdiak kudeatzeko konponbide egokiak eta originalak lantzeko ekarpenak egitea, antropologiaren ikuspegiak emandako ezagutzatik abiatuta.
Ikerketa testuinguru eta gai bakoitzerako tresna kontzeptual eta metodologiko egokiak erabiltzen jakitea.
Kultura erakundeak eta eraketak aztertzea eta azaltzea, aztergaiaren gaineko ikuspegi holistikoa aplikatuta.
Planteamendu teoriko eta metodologiko berritzaileak, haien erabilerak eta inplikazio metodologikoak ezagutzea.