Arazo etikoak, osasun arlokoak, farmakoen segurtasunekoak eta farmakoak gizakiekin ikertu edo erabiltzeko azterlanei lotutako gai praktikoak hauteman eta horien inguruan erabakitzeko ohitura bereganatu izana.
Azterlan zientifiko biomediko eta farmakoteknikoa, eta tartean gizakiengan egindako entseguak, ingelesez irakurtzeko gaituta egotea, oinarrizko alderdi metodologiko eta etikoak ezagutu eta kritikatzeko gai izanik.
Baliabide telematikoen bitartez informazioa eskuratzen jakitea, informazio hori aukeratzeko kalitate irizpideak ikastea eta informazio hori eraginkortasunez antolatzen jakitea.
Bere ondorioak eta ezagutzak eta oinarri dituzten azken arrazoiak publiko espezializatu eta ez espezializatuei argiro eta anbiguotasun teknikorik gabe helarazten jakitea
Denbora antolatzeak, norberaren diziplinak, norbere buruaren kritikak eta gainbegiratu gabeko lanak jarduera zientifikoan duten garrantzia ulertzea. Jakin-min intelektualaren eta osotasun eta erantzukizun profesionalaren espiritua sortzeko gai izatea.
Diseinu esperimentala erantzun zientifikoak lortzeko prozedura estandar gisa ikasi, praktikatu eta barneratu izana.
Emaitzak behatu, aztertu eta interpretatzeko ohiturak izatea, idatzizko txosten espezializatu bihurtzeko gaitasunarekin.
Etengabeko prestakuntzaren berariazko beharrak identifikatu eta ibilbide profesional bat garatu eta antolatzeko ezagutza eta trebetasun berriak bereganatzeko gai izatea.
Farmako eta medikamentuen garapen eta eraginari buruzko kontzeptu orokorrak ezagutu eta ulertzea. Arlo honetan diseinuak, kalkuluak eta emaitzak interpretatzeko gaitasuna izatea.
Farmako eta medikamentuen propietate fisiko-kimikoen eta biologikoen ondorioak, gizabanakoen eta espezieen arteko aldaera, lortu nahi diren eta ez diren ondorioak zein medikamentuen garapen eta erabileran esku hartzen duten faktore ekonomikoak baloratzeko gai izatea.
Gainbegiratzepean medikamentuen garapen, bilakaera eta zentzuzko erabilerari buruzko Ikerketa Proiektuetan esku hartu izana.
Gero eta gainbegiratze txikiagoaren pean erabaki zailak eta osasun eta garapen industrial, ekonomiko eta pertsonaleko alderdi garrantzitsuak barne hartzen dituztenak hartzen ikasi izana.
Laborategi edo Ikerketa kliniko edo sanitarioko Unitate batean lan esperientzia izatea. Laborategi farmazeutiko nahiz biologiko batean edo ingurune kliniko batean jarduteko gaitasun orokorrak garatu izana: lagin biologikoak maneiatzea, segurtasun arauak, antolaketa, konfidentzialtasuna, zorroztasuna eta zuhurtasuna, etab.
Lankideei kontsultatzera, talde lana ezartzera, lantaldeak antolatzera eta ideien jatorria zintzotasunez aitortzera ohituta egotea
Lankideekin, ikasketa komunitatearekin eta zientifikoarekin eta gizarte orokorrarekin medikamentuen garapen, bilakaera, erabilera eta zentzuzko preskripzioko gaiei buruz komunikatzen jakitea.
Medikamentuak barne hartzen dituzten Ikerketa Proiektuak diseinatu eta dagozkion emaitzak izango dituzten txosten eta argitalpen zientifikoak prestatzeko sistematika ezagutzea.
Medikamentuekiko ikerketa lanean maila aurre-klinikoan eta klinikoan erabili ohi diren teknologien ezagutza orokorra garatu izana, teknologia horien bitartez aztertutako egiazko arazoekiko kontaktuaren eta horien azterketaren bitartez.
Medikamentuen garapen eta bilakaerari buruzko ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, bilakaera eta laburpena egiteko trebetasunak bereganatu izana.
Nazio edo Nazioarte mailako Mintegi edota Bilera zientifikoetan aurkezpenak egin izana.
Osasun Zientzietan ikerketa metodologiak ezartzeko zein arlo horretan garatzen duen ikerlanen emaitzak aztertu eta zabaltzeko gai izatea.
Talde farmakologiko nagusien propietate fisiko-kimikoek, farmazeutikoek eta biologikoek eragindako ondorio fisiopatologiko eta terapeutikoak ulertu eta ateratzeko gai izatea. Dagokion ikerketa arloaren eremuan ezagutzea eta, ezagutu ezean, erantzunak bilatzeko gai izatea.