Gaitasunak

XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Energia biltegiratzeko eta bihurtzeko materialen esparruko diziplina arteko prestakuntza edukitzea, zeinak berekin dakarren tartean den zientzia eta ingeniaritza sakon ulertzea (kimikoa, fisiko-kimikoa), baita material horien sintesi metodoak ulertzea ere.
  • Energia elektrokimikoaren teknologien printzipioei buruzko jakintza sakona edukitzea materialak maneiatu eta erabiltzeko, eta gero arlo horretan gailu berriak sortu ahal izateko.
  • Ikerketa eta berrikuntzako proiektuak ebaluatzeko eta zientzia-ingeniaritzako proiektuak garatzeko gai izatea, egokitzeko eta irtenbide teknologiko berriak bilatzeko gaitasuna izanda.
  • Ikerlanak egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Informazio esperimentala eta simulaziotik eratorritako informazioa integratzea.
  • Ingelesezko testu zientifikoak ulertu eta idazteko eta giro profesional batean hitz egin eta ahozko aurkezpenak egiteko beharrezko jakintzak eskuratzea.
  • Materialen analisiari buruzko ezagutza sendoa eta esperientzia praktikoa eskuratzea, ondoren energiaren arloko materialen propietate kimikoak eta fisikoak modelatu eta iragarri ahal izateko.
  • Problema konplexuak eta diziplina aniztunak aztertzea.
  • Taldean eta presiopean modu eraginkorrean lan egiteko gaitasuna izatea, baita informazioaren analisi kritikoa egitekoa ere, eta ikerketaren emaitzak artikulu zientifikoen bidez eta ahozko aurkezpenen bidez transmititzeko trebetasuna edukitzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak