XSLaren edukia

AGURTZANE ETXEGARAI MADINA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Elektrikoa
Saila
Ingeniaritza Elektrikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
agurtzane.etxegarai@ehu.eus

Agurtzane Etxegarai Automatika eta Elektronikako Goi Ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea), 2001etik. Ingeteam S.A. enpresan hasi zuen bere lan-ibilbidea, azpiestazio elektrikoen automatizaziorako proiektuetan ingeniari gisara. 2008an Bilboko Ingeniaritza Eskolako (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU) Ingeniaritza Elektrikoa sailean irakasle bezala hasi zen lanean eta bertan jarraitzen du gaur egun ere jardunaldi osora. Bere ikerketa-ildo nagusia sistema elektrikoen analisia da energia berriztagarrien integraziorako. 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Doktore Ingeniari titulua lortu zuen, nazioarteko aipuarekin.



Gaur egun GISEL ikerketa-taldeko kide da eta ikertzaile gisa parte hartu du hainbat ikerketa-proiektutan, deialdi publiko zein kontratu pribatuekin. Nazioarteko kongresuetan eta aldizkari indexatuetan hainbat argitarapen zientifikoren koautore da. IEEE eta CIGRÉ erakundeetako kide da. Gaur egun CIGRÉko JWG B5C4-61 lan-taldean aktiboki ari da lanean, inertzia baxuko sare elektrikoek babes- eta kontrol-sistemetan duten eragina aztertuz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak