XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ikasleak, Potentziako Sistema Elektriko, Energia Berriztagarri eta bien integrazioaren arloei buruzko kontzeptu teorikoak eta aplikazio praktikoak ikasteari ekin eta horiek ikasteko beharrezkoak diren ezagutzak bereganatu eta elkarren artean erlazionatzeko gai izatea.
  • Ikasleak, beren ezagutzak eta horien oinarri diren printzipio zientifiko eta teknologikoak argiro eta erraz ulertzeko moduan helarazteko gai izatea; horretarako, beren azalpenaren maila teknikoa publiko hartzailearen araberakoa izango da, hau da, Energia Berriztagarrien eta Potentziako Sistema Elektrikoen arloko espezialista edo ez espezialista.
  • Ikasleak, energia berriztagarrien eta potentziako sistema elektrikoen esparruan (arreta berezia kontzeptu bien integrazioari emanez) beren ezagutzak eguneratuta mantentzeko eta bereganatutako ezagutzak areagotzeko beharrezko jarduerak bakarka egiteko eta ikerketa ekintzei arrakasta bermeekin ekiteko gai izatea.
  • Ikasleak, prestakuntza aldian planteatu ez diren ingurune berrietan analisiak egin eta arazoak ebazteko gai izatea, ingurune horiek, gainera, energia berriztagarriak ahalik eta ondoen ezarri eta ustiatu eta Potentziako Sistema Elektrikoa behar bezala sartzea errazagoa izateko beharrezkoak diren diziplinekin koordinatzea eskatzen dutelarik.
  • Ikasleek bereganatutako ezagutza guztiak integratzen jakitea, energia berriztagarrien eta horiek Potentziako Sistema Elektrikoan txertatzearen inguruko jarduera teknikoak garatu, koordinatu eta kontrolatzeko gai izan daitezen.
  • Ikasleek beren ezagutza teknikoak aplikatzeko gaitasuna bereganatzea, alderdi teknologikoak zein horiek garatzen diren lege esparruaren ondoriozkoak eta dagokion arloko jarduerek eskatzen duten gizarte eta ingurumen gaineko eraginaren ondorioak kontuan izanda.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak