Egungo hezkuntza sistemen curriculum diseinu eleaniztunak ezagutu, aztertu eta modu kritikoan interpretatzea, beste herrialdeetan dauden gizarte eta kultura testuinguru eta helburu ezberdinen arabera.
Eleaniztasunari buruzko hezkuntza programak ebaluatzea.
Eleaniztasunari eta hezkuntzari buruzko ikastaroak eta mintegiak prestatzen ari diren zein jardunean dauden irakasleei emateko gaitasuna garatzea.
Europar testuinguru eleaniztun ezberdinetako hizkuntza plangintzako ereduak eta estrategiak ezagutu, aztertu eta baloratzea.
Gaitasun eleaniztunaren garapena helburu duten programei buruzko ikerketa zientifikoa aztertzea eta horren ondorioak errealitate soziolinguistiko ezberdinekin alderatzea.
Gizarte eta hezkuntza errealitate eleaniztunei buruzko ikerketa proiektuak diseinatu eta garatzea, eta ondorioak errealitate horiek hobetu eta berritzeko aplikatzea.
Gizarte eta hezkuntza programa eleaniztunak planifikatu, ezarri ea ebaluatzen praktika onak aztertu eta identifikatzea.
Hezkuntza eleaniztunaren garapena aztertzea gizarte eta hezkuntza testuinguruaren arabera.
Hezkuntza eleaniztunaren garapenean diagnostikatu eta esku hartzeko gaitasuna sustatzea.
Komunitate zientifikoari, bere ingurune profesionalari eta oro har gizarteari eleaniztasunari eta hezkuntzari buruzko ikerketaren ondoriozko ezagutza zientifikoak ahoz eta idatziz helaraztea.
Lanean ondorego hauek gehitu eta horiek zientzia ekoizpenean proiektatzea: gizonen eta emakumeen oinarrizko eskubideen eta horien arteko aukera berdintasunekoen errespetua, minusbaliotasunen bat duen pertsonen aukera berdintasuneko eta irisgarritasun unibertsaleko printzipioak eta bake kulturaren berariazko balioak eta balio demokratikoak.
Zientifikoki alderatutako printzipioetan oinarritutako eta aldez aurretik erabakitako hezkuntza helburuak lortzera zuzendutako programa eta curriculum eleaniztun integratuak diseinatu eta garatzea.