Irakasleak
IZORTZE SANTIN GOMEZ
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- izortze.santin@ehu.eus
Biologian Lizentziaduna (2004) eta Doktorea (2009), UPV/EHU-n, Doktorego sari berezia lortu zuelarik.
Bruselako Unibertsitate Librean (ULB, Belgika) 4 urtetako Doktorego ondoko egonaldia egin zuen. 2013. urtetik Biocruces Institutuko ikertzailea eta 2018. urtetik Biokimika eta Biologia Molekularreko Sailean irakasle atxikia.
Bere ikerkuntza lerro nagusia gaixotasun autoinmuneen garapenean parte hartzen duten mekanismo genetiko-molekularren azterketan oinarritzen da. 29 artikulu zientifiko eta liburu-kapitulu baten autorea da. Nazioarteko zein Estatuko konferentzia ugarietan aurkeztu du bere lana. Master bukaerako lan baten, Gradu Amaierako lan ugariren eta tesi baten zuzendaria izan da.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Diabetesaren Asoziazioak finantziatutako ikerkuntza proiektuen ikertzailea nagusia da, eta berriki, European Foundation for the Study of Diabetes (EFSD) fundazioaren proiektu europearra lortu du.
ORCID: 0000-0003-1651-6776
RESEARCHER ID: AAC-4251-2019