Irakasleak
OIHANA TERRONES URIO
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- oihana.terrones@ehu.eus
Biokimikan Lizentziatura (2003) eta Doktoradutza (2007) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere tesiko lana heriotz zelular programatuaren (apoptosia) arloan burutu zuen Biofisika Unitatean (CSIC/UPV-EHU). 2008. urtean, Ginebrako Unibertsitateko Biologia Zelularreko sailera joan zen ikerlari postdoktoral modura dinamika mitokondrialak apoptosian zuen eragina aztertzeko. 2011. Urtean Biofisika unitatera itzuli zen “Juan de la Cierva” ikerlari modura. Gaur egun, eta 2013. urtetik, Biokimika eta Biologia Molekularra saileko irakasle atxikia da eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea.
Gradu amaierako 7 lan, eta nazioarteko tesi bat zuzendu edo ko-zuzendu ditu. 17 ikerkuntza proiektuetan parte hartu du. 11 artikulu zientifiko, liburu baten kapitulua eta estatuko eta nazioarteko 30 bat biltzarretan egindako ekarpenetan parte hartu du. Bere ikerketa lerroa (i) mitokondrioko lipidoek dinamika mitokondriala erregulatzen duten proteinetan duten eragina eta (ii) fisio mitokondrialak apoptosian duen eragina aztertzea da.