Irakasleak
JONE MICHELENA SANCHEZ
- Ezagutza arloa
- Genetika
- Saila
- Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jone.michelena@ehu.eus
Nire doktorego tesia Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin nuen, proliferazio zelularraren kontrolean eta osotasun genomikoa bermatzen duten mekanismo molekularren esparruan (2014). 2016 eta 2019 urteen bitartean nire doktoratu ondoko ikerketa Zuricheko unibertsitatean garatu nuen, non DNA molekulan gertatutako kalteak konpontzeko gizaki zelulek dituzten mekanismo molekularretan espezializatu nintzen. 2020 urtean, Ikerbasque Fellow kontratu batekin itzuli nintzen EHUra, eta bertan genomaren osotasuna eta zelulen homeostasia bermatzen dituzten transkripzio-sareak, eta hauek tumore-prozesuetan duten parte-hartzea ikertzen ditut. L 'Oréal-UNESCO For Women in Science Awards saria (2022) eta EHUko Hasiberriak buru dituzten ikerketa proiektuak (2023) jaso ditut.
2022an defendatutako doktorego-tesi bat zuzendu dut, eta gaur egun bi doktorego-tesi zuzentzen ditut. Biologia Molekular eta Biomedikuntza masterreko irakaslea naiz. Gainera, Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, eta Bioteknologia graduetako ikasleen amaierako lanak eta Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko bukaerako lanak zuzentzen ditut.