Gaia

XSLaren edukia

JESUS MARIA ORBE LIZUNDIA

Ezagutza arloa
Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak
Saila
Metodo Kuantitatiboak
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
jesus.orbe@ehu.eus

Jesus Orbe Lizundia Ekonomia Zientzietan Lizentziaduna da eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea (2000), bere Tesiak Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen Gizarte eta Lege Zientzien arloan. Ekonomia Aplikatua III: Ekonometria eta Estatistika saileko irakasle titularra da UPV/EHU unibertsitatean.



Irakaskuntzan egindako lana 1993. urtean hasten da Ekonomia Aplikatua III sailean. Irakatsitako ikasgaiak ugariak izan dira eta batez ere estatistika eta ekonometria arloan kokatzen dira, bai Lizentziatura eta Gradu mailan bai Master eta Doktorego mailetan.



Ikerkuntza lana eredu mikroekonomikoetan, zentsuratuak diren datuen modelizazioan eta birlaginketa metodoen garapenean kokatzen da. Hainbat erakundeek finatziatutako ikerkuntza Proiektu, Sare eta Taldeetan parte hartu du. Egindako ikerkuntzaren lana hainbat aldizkaritan argitaratu da, horien artean hauek nabarmentzen dira: Biometrical Journal, Econometrics and Statistics, Computational Statistics and Data Analysis (3), Economics Letters (2), Journal of Time Series Analysis, Applied Stochastic Models in Business and Industry, Biostatistics, Statistics in Medicine, Communications in Statistics – Simulation and Computation, Kybernetika, Applied Economics, Methodology, European Journal of Research Methods for the Behavioral and Social Sciences, Nefrología, Questiio (SORT) eta Lectures Notes on Computer Science. CNEAI erakundeak ebaluatutako 3 seiurteko ditu.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak