Gaia
ENARA ARTETXE SANCHEZ
- Ezagutza arloa
- Margolaritza
- Saila
- Margolaritza
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- enara.artetxe@ehu.eus
Arte Ederretan lizentziatua (2004) eta doktorea (2009) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun Pintura Saileko irakasle agregatua da eta 2009. urtetik irakaslea da Kultur Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Graduan eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterrean. Arte Ederren Fakultateko Ikasketen Antolamendurako dekanordea da.
Bere ikerketa lerro nagusiak dira pintura, papera eta argazkigintzaren kontserbatzea eta zaharberritzea. Egun, Farmartem Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikerketa taldeko kidea da, ondare artistikoaren azterketa eta kontserbazioarekin lotutako proiektuetan parte hartuz. Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, horietako batzuetako ikertzaile nagusia izanik.
https://orcid.org/0000-0002-3300-8194