Arkitekto lanbidea bera eta, bereziki, gizartean duen funtzioa ulertzea, eta faktore sozialak kontuan hartuko dituzten proiektuak prestatzea.
Bere ezagutzen ezarpenarekin zerikusia duten iritziak emateko gaitasuna ekonomiaren, administrazioaren, gizartearen, etikaren eta ingurumenaren arloko inplikazioei buruz.
Diziplina anitzeko lan taldeak gidatu eta dinamizatzeko gaitasuna.
Egituren egonkortasunarekin lotutako eraikuntza prozesuei ekiteko gaitasuna.
Erabiltzaileen eskakizun estetikoak, teknikoak eta baldintzak asebeteko dituzten arkitektura proiektuak sortzea, aurrekontu faktoreek eta eraikuntzari buruzko arautegiak ezarritako mugak errespetatuz.
Gizabanako gisa eraginkortasunez lan egiteko gaitasuna, norbere lana antolatu eta planifikatzea, bai modu independentean bai talde bateko kide gisa.
Ikerketarako metodoak ezagutzea eta eraikuntzako proiektuak prestatzea.
Informazioa behar bezala eta eraginkortasunez kudeatzeko gaitasuna, eta beharrezko iturriak eta agiri tekniko eta zientifiko mota nagusiak identifikatzekoa.
Metodologia zientifikoa sartzeko gaitasuna.
Nazioarteko testuinguruetan lan egiteko gaitasuna.
Planteatutako beharrei behar bezala erantzuteko sormenezko konponbideak planteatzeko gaitasuna.