XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Autonomia eta Autoerregulazioa: ikasten jarraitzea modu autonomoan eta autoerregulatuan, eta aukera ematea pertsonari arduratsua, saiatua eta autokritikoa izateko.
  • Berrikuntza eta ekintzailetza: ideia bat, prozedura bat edo jarrera bat sortzea, eraldatzea eta praktikan jartzea, erantzun egokia emateko behar askotarikoei.
  • Etika eta erantzukizun profesionala: modu autonomoan eta kontsekuentean aplikatzea lanbidearen funtsezko elementuak, barne hartuta printzipio etikoak, lege esparrua eta lanbidearen kode deontologikoa.
  • Funtsezko oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea, gaitasuna emango dutenak lege prozesu bati lotutako aztarnen analisi kimiko-fisiko, genetiko eta biologikoa bideratzeko, betearazteko eta baloratzeko.
  • Gizarte konpromisoa: analizatzea eta baloratzea soluzio teknikoen eta jarduera profesionalen gizarte eta ingurumen inpaktua, eta erantzukizunez jokatzea, kultura, hizkuntza eta genero identitate askotarikoak, oinarrizko eskubideak eta aukera berdintasuna ziurtatuta eta haiekiko errespetua sustatuta.
  • Komunikazioa eta eleaniztasuna: ideiak eta kontzeptuak ulertzea eta argi adieraztea, aintzat harturik genero ikuspegia, kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguru inklusibo batean.
  • Pentsamendu kritikoa: egoera konplexuak ulertzea, egoerara egokituko den eta, hala badagokio, hura eraldatuko duen ezagutza, portaera edo jarrera eraikitzeko.
  • Prestakuntza multidiziplinarra eskuratzea, gaitasuna emango diena ikasleei Analisi Forentsearen alorreko teknikak eta metodologiak ulertzeko, erabiltzeko, aplikatzeko eta garatzeko.
  • Prozesuaren etapa guztietan kalitatea akreditatzeko gaitasuna eskuratzea, lagina hartzen denetik adituaren txostena egin arte.
  • Talde lana: talde batean integratzea eta elkarlanean aritzea helburu komunak betetzeko, informazioa trukatuz, erantzukizunak eta lidergo funtzioak onartuz, zailtasunak gaindituz eta ekarpena eginez hobekuntzari eta garapen kolektiboari.
  • Trebetasunak eskuratzea, gaitasun profesionala eta ikertzailea lortzeko helburu bikoitza betetzea ahalbidetuko duen ikerlan bat egiteko.
  • Trebetasunak eskuratzea, hainbat jatorri eta ezaugarritako ebidentzia forentseen analisiari eta karakterizazioari aplikatutako teknikak erabiltzeko.
  • Zaintza katea mantentzearen garrantzia ulertzea, aztarnen osotasuna bermatzeari begira.
  • Zientzia Forentseen alorrean, ezagutzea bai frogaren aplikazioa arautzen duen esparru juridikoa bai aditu txosten baten elaborazioa eta defentsa arautzen dituzten oinarriak eta printzipioak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak