Eduki publikatzailea

Zitek Scape-aren hirugarren edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/02

Zitek Scape-aren hirugarren edizioa ospatuko dugu urriaren 21tik 31ra arte UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Elkanon.

Ihes gelen aisialdi jarduera gero eta ospetsuagoa da. Jolas fisiko eta psikikoa da, non pertsona talde bat gela batera sartzen den. Bertan, taldean lan egin beharko dute enigmak argitzeko, eta horrela, istorioaren amaiera aurkitu eta handik ihes egitea lortu behar dute emandako denbora amaitu baino lehen.

Zitek Escape-ren gai nagusia ekintzailetza da. Horren helburua da ikasleei erronka bat ezartzea, norberaren kontura egindako lanaren gainean nolako ezagutza duten ikusarazteko eta ekintzailetzari buruzko errealitatea ezagutzeko aukera emateko. Horretarako, parte hartzaileek istorio zirraragarri batean murgilduko dira eta erabakiak hartzen hasi beharko dira. Adimena eta talde lana sustatzen duen jarduera da.

Taldeak 5 pertsonaz gutxienez osatuta egongo dira, eta 8 gehienez, eta 50 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dute.