Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lan munduratzeko atera etekina interneti, nortasun digitala lantzeko ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/14

Unibertsitate ikasleoi identitate digitala kudeatzeko gakoak ematea da ikastaro honen helburua, sareak eskaintzen dituen abantailak ezagutu, eta ezkutatzen dituen arriskuen jabe izateko. Ildo beretik, lan mundura salto egiteko lagungarria izango zaizuen porfolio digitala egiteko iradokizunak emango zaizkizue. LInlkedin erabiltzen hasteko hastapen batzuekin batera.

Campus bakoitzean ikastaro bat egongo da, behean zehaztutako egun eta orduetan:

Leioa (Liburutegi Nagusia): Otsailaren 25ean, euskaraz, 15:00-18:00
Gasteiz (Elurreta/Las Nieves): Otsailaren 26ean, gaztelaniaz, 15:00-18:00
Donostia (Ignacio Mª Barriola gelategia): Martxoaren 3an, euskaraz, 15:00-18:00
Bilbo (Ingeniaritza Eskola, II eraikina): Martxoaren 4an, gaztelaniaz, 15:00-18:00

 

Ikastaroa egiten duten ikasleek kreditu erdia lortuko dute.

Eman izena hemen otsailaren 21a baino lehen

 

PuntuEUS Fundazioak antolatutako ikastaroa.